Taxista ful

Jo Sol-ek zuzendutako “El taxista ful” filma, 2006ko ekainaren 16an estreinatu zuten Donostiako Príncipe zine-aretoan. Film horrek aipamen berezia jaso zuen 2005eko Donostiako Zinemaldian. “El taxista ful” elkarlanean burututako lanaren emaitza da, praktika amateur batetik abiatuta eginiko ikerketa. Hainbat talde eta kolektibok parte hartu dute proiektua aurrera atera ahal izateko. Horien artean daude: La Oficina, Miles de Vivienda eta Espai en Blanc. Azken kolektibo hori Artelekurekin elkarlanean ari da "Beste langile-mugimendua edo autoantolakuntzako eta zuzeneko ekintzako jarduera antikapitalistak 70eko hamarkadan" proiektuan. Izenburu horrekin proiektu konplexu bat izendatu nahi da beste langile-mugimendua dei litekeena jendaurrean jartzeko. Beste langile-mugimendua terminoarekin izendatzen ditugu aipaturiko urteetan bereziki Espainian hedatu ziren autoantolakuntzako eta zuzeneko ekintzako jarduera antikapitalistak. Indar handia izan zuen beste langile-mugimendu hori diktadura garaian egindako greba eta istilu nagusienen atzean dago, eta borroka autonomoak bultzatuz, askotan, artean legez kanpokoak ziren alderdien eta sindikatuetatik at.


Proiektuak memoria historikoa berreskuratu nahi du. Baina ez hori bakarrik, historiaren irakurketa hori gaurko ikuspegitik egiten baita. Gaur egungo behinbehineko enplegua, kapitalaren zoramena,... ezin dira ulertu beste langile-mugimendu horrek porrot egin zuela kontuan hartu gabe. Egun bizi dugun egoera latz horren barruan kokatzen du Espai en Blanc kolektiboak "El taxista ful" pelikularen sorrera.

 

Filmaren web-gunea ofiziala.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, noviembre 20). Taxista ful. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/zinema/taxista-ful. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License