enthusiasm_artxiboa_tailerra. Laburpenak. Lukasz Ronduda

Love (Maitasuna) proiektatu osteko azalpenetan Lukasz Rondudak aditzera eman zigunez, maitasuna boterearen aurkako borroka tresna bilakatu nahi zuten hirurogeiko hamarkadako mugimendu kontrakulturalek. “Maitasunaren eta emantzipazioaren arteko eragin loturak oso estuak ziren garai hartan, eta aurreko proiekzioan ikusi duguna horren adibideetako bat da. Mugimendu kontrakulturalen aburuz, gizarte aldaketa gauza lorgarria dela frogatzen zuen maitasunak, eta, haien arabera, maitasunaren logika bizitzaren esparru guztietara eramatea zen egin beharrekoa”, baieztatu zuen.

Lukasz Rondudak eskainitako hitzaldiaren ondoren, Leire Vergara eta Carles Guerra koordinatzaileek, Neil Cummings eta Marysia Lewandowskarekin solasaldia izan zuten.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2007, enero 19). enthusiasm_artxiboa_tailerra. Laburpenak. Lukasz Ronduda. Retrieved abril 19, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/zinema/enthusiasm_artxiboa_tailerra.-laburpenak.-lukasz-ronduda. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License