| Carmen Pardo. Ikus-entzunezkoa?Isidore Isou errumaniarrak Parisen 1945ean sortu zuen arte mugimendua da letrismoa. Isidore Isou-k eta haren jarraitzaile sutsuen Maurice Lemaître-k, inoiz Gil J. Wolman, Guy Debord, François Dufrêne, Marc’O eta beste batzuen laguntza zutela, zinema letristaren oinarriak jarri zituzten berrogeita hamarreko hamarkadan, ezaugarri hauekin: soinuaren eta irudiaren arteko desadostasuna; hautazko irudiak deseraikiz lantzea(pelikula aurkituak, zati laborategian baztertuak...); happening jokamoldeko proiekzioak egitea; zinema infinitesimala (alegiazkoa sustatzen du eta zinemaren oinarriez ditugun usteak suntsitzen ditu); eta zoriaren ezusteko legeen arabera jokatzea... * Zineman ikustearen eta entzutearen artean dauden harremanak aztertu ditu egileak, “Zinema letrista, desadostasunaren eta altxamenduaren artean” zikloan (MACBA) 
 
  Copyright 2009, 
  by the Contributing Authors. 
  
    
    Cite/attribute Resource.     
    
    larraitz. (2006, noviembre 21). Carmen Pardo. Ikus-entzunezkoa?. Retrieved octubre 31, 2025, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/zinema/carmen-pardo.-ikus-entzunezkoa.
    
      This work is licensed under a 
    
    Creative Commons License.
    
    
       |  | 
