Info

Arteleku artea eta kultura garaikideko zentro bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritza Nagusiaren menpekoa. Bere egitekoa ikus-entzunezko garapena duten alor artistiko ezberdinetako sorkuntza proiektu berritzaileak sustatzea da: arte plastikoak, argazkigintza, animazioa, zinea, soinua, eszena, etab. Era berean, ikasketarekin eta topaketarekin lotutako lan lerroak garatzen ditu, kontuan izanik sortzaile, artista nahiz ikus-entzunezko sektoreko profesionalak, eta zentroko ohiko erabiltzaileak nahiz kultura garaikidean interesa duen hiritar oro.

Artelekuk gaur egungo artean espezializatutako dokumentazio zentro zehatza, punta-puntako multimedia aretoak, aldi baterako lagatzen diren espazioak eta produkzio tailerrak eskaintzen ditu, egungo sortzaileek dituzten premia gero eta heterogeneoagoetara moldatu nahian.  Hemengo eta nazioarteko artistek eta gaur eguneko arteari eta sorkuntzari buruzko ezagutza zabaldu nahi duten guztiek egitura profesional lagungarria aurkitzen dute, baita lan egin, ikertu eta beren lanak erakusteko espazio fisiko bat ere.

Diziplinarteko jarduera programazio zabalari esker, azaleratzen ari diren joeren behatoki lana egiten du, proiektuen bidez -bertan egindakoak edo lankidetzaren emaitza direnak-, teknikari espezializatuek zuzendutako ikastaro monografiko, tailer eta mintegien bidez, gonbidatutako artistek koordinatutako erakusketa edo emanaldien bidez.

Zabalkundea eta komunikazioa ere Artelekuren erronkak dira.  Horren erakusgarri dira Zehar arte eta pentsamenduaren aldizkaria edo www.arteleku.net web orria, informazio zeregina betetzeaz gain, produkzio digitalerako gune bilakatu nahi duena.

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, diciembre 07). Info . Retrieved marzo 19, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/info/info. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License