Baliabideak

mediateka

mediateka

Mediateka osatzen duten obren fondoak XX eta XXI. mendeetako arte sorkuntza jorratzen du, eta euskal artean dago espezializatuta. Fondo dokumentalean biltzen dira 33.568 dokumentu, batez ere erakusketa katalogoak, monografiak, aldizkariak, fanzinak, cdak, cdromak eta dvdak. Napartheid fanxinoteka, beste inon topatuko ez duzun bilduma, Artelekun dago erakusgai (3969 ale, 59 herrialde, 30 hizkuntza). Bideotekan bideoarte bilduma garrantzitsu bat dago, bertan Espainiako zein nazioarteko artista nabarmenen produkzioa aurki daitekeelarik. Zinema ez komertzialen filma bilduma dvdan ere badago. Pepe Espaliúk Artelekuri oparitutako liburutegi pertsonala mediatekan kokatua dago. Zentroak une honetan ondorengo zerbitzuak eskeintzen dizkie erabiltzaileei: Material eta iturri bibliografiko dokumentalei buruzko orientazioa eta aholkularitza. Dokumentazioa eta jatorrizkoak eskura jartzea fotokopia edo maileguen bidez. Eta liburuak, bideoak eta cdak maileguan uztea irakurle txartela erakutsi ondoren. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik arratseko 7ak arte. posta: garrillaga@gipuzkoa.net

Gehiago Irakurri

hitzaldi aretoa

hitzaldi aretoa

Aretoan 100 bat lagun sartzen dira, eta badago bertan aldi bereko itzulpenerako kabina eta ekipamendua ere.

Gehiago Irakurri

dantza aretoa

dantza aretoa

Banaka nahiz taldeka musika eta mugimenduarekin esperimentatzeko espazioak dira. Areto txiki batek eta musika ekipoa daukan handiago batek osatzen dute dantzari eskainitako eremua. Aretoa erabiltzeko interesa izan ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan.

Gehiago Irakurri

gune balioaniztuna

gune balioaniztuna

Artelekuk duen lan-ildoaren barne kokatzen diren askotariko ekintzak egiteko prestatutako aretoa da: erakusketak, emanaldiak, aurkezpenak...

Gehiago Irakurri

lagatze espazioak

lagatze espazioak

Artelekuko instalazioetan badaude halaber estudioak, dimentsio eta ezaugarri desberdinetakoak, artistei alokatzeko. Eskabidea gauzatzeko izen-emate orria bidali behar da zentrora, eta eskakizun espezifikoak bete. Dokumentazio igorpena eta informazio orokorra eskatzeko: * Postaz: Arteleku Idazkaritza Kristobaldegi, 14 Loiola Auzoa 20014 * Telefonoz: 943.45.36.62 Faxez: Arteleku. Idazkaritza 943.46.22.56 * Posta elektronikoz: arteleku@gipuzkoa.net

Gehiago Irakurri

multimedia aretoa

multimedia aretoa

Macintosh eta PC ordenagailuak daude bertan, eta interneteko lotura, inprimagailuak, eskanerrak, eta abar, baita ere edizio digitalean erabiltzeko AVID ekipoa eta Hi-8 sistema duen beste bat. Areto honetako baliabide guztiak interesa duen edonorentzat erabilgarri daude, multimedia aretoko arduradunak sor daitezkeen arazo eta kezkak konpontzen lagunduko dizu.

Gehiago Irakurri

telebista platoa

telebista platoa

Trenkada mugikor baten bidez komunikatzen diren bi espaziok osatzen dute. Aretoa erabiltzeko interesa izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.

Gehiago Irakurri

serigrafia eta litografia tailerrak

serigrafia eta litografia tailerrak

Hornidura egokia dute biek eta baita tailer arduradun aditu bana ere. Grafikagintzan interesa duen orori zuzendutako tailerrak egiten dira eta baita zenbait artistarekin elkarlanean eginiko edizio bereziak ere. Serigrafia lantegiko baliabide guztiak interesa duen edonorentzat erabilgarri daude. Aretoa erabiltzeko interesa izan ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan: serigrafia@gipuzkoa.net

Gehiago Irakurri

argazki laborategia

argazki laborategia

Argazkia prozesatu ahal izateko beharrezkoa den oinarrizko materialaz hornitua dago. Laboratorioa erabiltzeko interesa izan ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan.

Gehiago Irakurri

Dokumentu Akzioak