sarrera

Mediateka osatzen duten obren fondoak XX eta XXI. mendeetako arte sorkuntza jorratzen du, eta euskal artean dago espezializatuta. Fondo dokumentalean biltzen dira 33.568 dokumentu, batez ere erakusketa katalogoak, monografiak, aldizkariak, fanzinak, cdak, cdromak eta dvdak.

Napartheid fanxinoteka, beste inon topatuko ez duzun bilduma, Artelekun dago erakusgai (3969 ale, 59 herrialde, 30 hizkuntza). Bideotekan bideoarte bilduma garrantzitsu bat dago, bertan Espainiako zein nazioarteko artista nabarmenen produkzioa aurki daitekeelarik. Zinema ezkomertzialen filma bilduma dvden ere badago. Pepe Espaliúk Artelekuri oparitutako liburutegi pertsonala mediatekan kokatua dago.

Zentroak une honetan ondorengo zerbitzuak eskeintzen dizkie erabiltzaileei: Material eta iturri bibliografiko dokumentalei buruzko orientazioa eta aholkularitza. Dokumentazioa eta jatorrizkoak eskura jartzea fotokopia edo maileguen bidez. Eta liburuak, bideoak eta cdak maileguan uztea irakurle txartela erakutsi ondoren.


Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Posta: garrillaga@gipuzkoa.net

 

 

Online katalogoa

 

 

 

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 06). sarrera. Retrieved marzo 19, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/mediateka/sarrera. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License