2012Encounter | Topaketa
10:00 am
-
02:30 pm
2012/12/14
MUSIKA DOKUMENTAZIOA ETA MUSIKAREN ESPARRU BERRIAK (soinu artea eta musika esperimentala)TAILERRAK & TOPAKETAK | Tailerra
2012/11/26
-
2012/11/30
MARRAZ(i)OAK IV ILUSIONISMOA AURREZINETIK ILUSTRATZEN
Elena Odriozola, Gustavo Puerta
Tailerra
2012/10/17
-
2012/10/19
Tresnak::Tools{07 – Fabrikazio Digitala: “Errepikatu. Eraldatu. Parametrizatu”Aurkezpena | Performancea | Tailerra | programa
2012/10/04
-
2012/10/06
1 Emanaldia. Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz.Special Issue. MUGATXOAN.Urriak 4, 5 eta 6, 18:00etatik 21:00etara Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue (Edizio Berezia) europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago. Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako. 1 Emanaldia performancez, hitzaldiz, solasaldiz eta esku-hartzen hornitutako irratsaioa da, aldiberean gertatuko dena STM-ko Laborategian eta irrati libre batean. Formatu aldagarria izango duen saioa, honako gonbidatuok aktibatutakoa: Cristina Blanco, Manuel Cirauqui, Peio Aguirre, Alice Chauchat, Juan Domínguez e Itziar Okariz. Irrati saioaren ideia sortu zen, azken hamar urteotan Mugatxoan-etik pasa diren artistei egindako elkarrizketen jarraipen modura. Elkarrizketetan azaldu nahi ziren duela hamar urte lanerako baliatzen zituzten lekuak, jarrera eta autonomia, eta gaur egun dituztenak. Berehala sortzen da topaketa baten hiztegia eta bakoitzaren egoerak eta lan prozesuak irudikatzeko eta adierazteko erabilitako terminologiaren inguruko definizioa eta eztabaida. Horrek bultzatu gintuen gure arreta eta asmoa entzunezko bitartekoan jartzera, bere inmaterialtasunagatik; aldi berean, pentsatu genuen argitalpen lerro bat zabaltzea prozesu artistiko bat idatzira “itzultzeko” arazoa lantzeko. Tailerrak
2012/10/04
-
2012/10/11
Mugatxoan tailerren deialdia, 2012 urria
Izena emateko azken eguna irailak 5. Bidali zure eskaera helbide honetara info@mugatxoan.org
Una voz sin cuerpo, hacia el amor [Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz] da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue [Edizio Berezia] Europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago.
Audizioak | Hitzaldiak | Proiekzioak
2012/09/10
-
2012/09/14
HIRUGARREN BELARRIA De la tra-tran-transgresión HausturarenaInstalazioa | Proiekzioa | jateko musikatua | kontzertuak | massage sonore
2012/09/07
-
2012/09/15
ertz # 13 bertze musiken jaialdia- festival de otras músicas13 zenbakia zorte txarrarekin edo zorigaiztoarekin lotu ohi dugu. Baina gu ere sineskerizaleegiak ez gara. Aldrebes, herrialde aunitzetako artistak gonbidatzen ditugu gure sinesgaitzak beraiekin elkartrukatzeko. Eskaileren azpitik pasatzeko prest gaude, katu beltzekin bizitzeko ere, baita horiz janzteko, horrek ongi pasatzea erran nahi badu. Film esperimentalak, kontzertu inmersiboak, urarekin egindako musikak, soinu-otorduak, futbol zelaietako kantuak, manifestazioetako musikak, flamenko eta jota saltsak, soinuarekin egindako masaje sesioak edo entzumenari buruzko pelikulak zain ditugu. Animazio tailerra | Haurrentzako tailerra
04:00 pm
-
08:00 pm
2012/08/09
Mundua miniaturan: haurren tailerraAudizioak | Hitzaldiak | Jardunaldiak | Proiekzioak | kontzertuak
2012/08/01
-
2012/08/05
AMMMRB#IIIAUSKAL MUTURREKO MUSIKA t(r)o(n)paketek gure geografiako hainbat sortzailek soinuaren inguruan jorratzen duten zenbait ideia, egitasmo eta lanentzako topaleku eta gehienbat eztabaidarako leku izan nahi dute. Aurkezpena | Hitzaldia | Tailerra
2012/07/25
-
2012/07/30
MODA MARRAZKIA ETA ILUSTRAZIOA - MODA ERREPRESENTAZIOAKAurkezpena
05:30 pm
-
07:00 pm
2012/07/16
“Bitxikerien elkarrekiko bateraketa – artearen irakaskuntzari buruzko protokolo irekia”Tailerra
2012/07/09
-
2012/07/11
ADITZERA EMATEN DUT; BERAZ, BANAIZ. MARKA IDENTITATEA ETA SAREKO KOMUNIKAZIOA ARTISTA ETA SORTZAILEENTZATErakusketa | Performancea | Proiekzioak | Tailerrak | kontzertuak
2012/06/26
-
2012/07/04
Ate irekiak jardunaldiak. Arteleku. Ekainak 26- uztailak 4Ibaia zenbat eta gehiago hazi, orduan eta aukera gehiago urak jaioberritzeko. Artelekuren kasuan, galdu ditugu osagai fisiko batzuk, baina ez artearentzat leku hain berezi honetan berebiziko garrantzia duen giza bertute bat: elkarlana. Erakusketak gainezka bete ditu, sotiltasun saiatu batez, are Urumea harrotu hark hartu ez zituen txokoak. Era guztietako arte estiloak zabalduz: margoa, grabatua,plastika, bideoa, dantza, instalazioak, performancea, ehun diseinua… Uraldi asaldatua bere onera etorrita, nabarmen antzematen da ARTELEKU BIZIRIK DAGOELA, zeren eta naturaren ezbehar batengatik ez baita Artelekun biltzen den energia ahituko, neurriz aldatu baizik; neurri maitatuago baterantz. Ramuntcho Robles Quevedo
2012/02/24
-
2012/02/26
o Emanaldia. gorputza desagertzen denean Otsailak 24, 25 eta 26. 18:00etatik 21:00etara Gorputza desagertzen denean proiektuaren helburua zenbait forma/praktikaren esperimentazioan oinarrituta, diskurtsoa sortzean datza. Praktika horiek testuinguru ezberdinetan garatzea proposatzen du, zalantzan jarriz egungo formatu diskurtsiboen esperimentazioa, performancea argitalpen gisa eta praktika hauek plazaratzea ikuslego berri eta zabalago baten aurrean. Proiektu honek, urtean zehar, hainbat une ikusgarri izango ditu eta bigarren atal honetan, 0 Emanaldia saioa aurkezten du. 0 Emanaldia performancez, hitzaldiz, solasaldiz eta esku-hartzen hornitutako irratsaioa da, aldiberean gertatuko dena STM-ko Laborategian eta irrati libre batean. Esperientzia prozesual eta ireki honen bitartez, performancearen eremuan objektu immaterialaren eta ikuslearen artean sortzen diren harreman-praktikak eta euren modu presentzialetik kanpo elementu horietako batzuen garapena aktibatzea da, modu diskurtsiboagoen mesedetan. Saio hau proposatzen diren jardueren pertzepzioa horiek gertatzen diren lekutik kanpora deslokalizatzeko saiakera bat da. Nola egon, egon gabe? Soinua desmaterializaziorako bitarteko gisa.
2012/02/20
-
2012/02/15
Mugatxoan tailerren deialdia, 2012 OTSAILAOtsailak 20-22. Auto-erreflexibitate eta auto-kontzientzia tailerra
Peio Agirrerekin. Deialdiaren informazio guztia: Peio Aguirreren tailerra PDF Izena emateko azken eguna otsailak 3. Bidali zure eskaera helbide honetara info@mugatxoan.org
2012/02/10
-
2012/02/11
sistematurgy prozesuakNoiz otsailak 10, ostirala 19:30etan / otsailak 11, larunbata 19:30etan
04:00 pm
-
08:00 pm
2012/02/10
Tresnak::Tools {03 - 3D inprimagailuak eraikitzen - LansaioaAbenduan izandako 3D inprimagailuak eraikitzeko tailerraren jarraipen bezala, lan topaketa egingo da fabrikazio digitala gai nagusi hartuta. Topaketa honetan, pasa den abenduan eraikitako inprimagailuak doitu eta probak egingo dira. Lan topaketa hau Artelekun izango da, otsailak 10 arratsaldeko 16:00etan. Fabrikazio digitalean interesatua dagoen edozeini luzatzen diogu deialdia. Parte hartzeko, bidali zure datu pertsonalak produkzioa@arteleku.tabakalera.eu helbidera.
07:30 pm
-
12:00 am
2012/01/12
zientzia eta bizitzaren arteko jarduera sozial eta artistiko berriakNoiz Urtarrilak 12, 19:30etan Non Koldo Mitxelena Kulturunean Hizlaria Maria PTQK Arte mundua aldaketa egoera batean dago. Testuinguru jakin batean kokatzearen garrantiaz gero eta jabetuago, eta honek eskatzen dituen aldaketa metodologikoetan murgilduta dago, natura eta komunitatera gerturatze bidean. Asko dira, ekologia, ekintza soziala eta arte digital eta elektronikoaren arteko arrakaletan lanean hasi diren artistak. Paradigma berri honen ezaugarriak, proiektu eta espazioen zabaltasuna eta partehartzeko aukera dira.
2012/01/10
-
2012/01/11
tresnak::tools{04 datuen bistaratzeaNoiz: Urtarrilak 10 eta 11 Lekua: Cristina Enea Fundazioa Tresnak::Tools ikaskuntza jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez, ondoren, ezagutza hori sorkuntza esparruan aplikatzeko helburuarekin. Hastapen-saio horietan, hainbat software eta hardware tresna aurkeztuko dira: teknologia zehatz batetara hurbilketa izango da, primerakoa aurrez ezagutzarik ez duten pertsonentzat. Taller honek informazioaren diseinu eta bistaratzea sarrera izatea du helburu. Datuen bistaratzea informazioa ikusizko moduan erakusteaz arduratzen den diziplina da, gerora datuen harremanak, ereduak edota mendekotasunak ulertzen saiatzeko haiek sartuta dauden multzo abstraktu erraldoiaren barruan; datu hauek disziplina anitz eta desberdinak (prozesu naturalak, zientifikoak edota gizarteenak) sortuak izan daitezkela. Alde praktikoan, prozesu batek sortzen dituen datuak ulertzeko bistaratze diseinu desberdinak ikertu eta landuko ditugu, prozesu hau ekosistema ezaguna bat izanda: sensoredun baratze bat.
2012/01/10
-
2012/01/14
open soundNoiz Urtarrilak 10-14 Non San Telmo Museoa Open Sound proiektua herrialde ezberdinen, lankideen eta ikasketa prozesuan dauden taldeen arteko elkartrukea da. Proiektu honek irakasle eta ikaslearen arteko distantzia ezabatu nahi du. Baita artista profesional eta audientzia pasibo baten arteko diferentzia ere. Elkarkidetzan ikastea bultzatzeko Open Sound taldeak tailerrak, jardunaldiak eta hedapenerako topaketak antolatuko ditu arretarik handiena beti soinuaren itxura ezberdinei emango zaielarik. Jarrera informal batetik abiatuta integrazioa, elkartrukea eta leku nahiz herrialde bakoitzak bere-bereak dituen ezaugarri eta esperientziak aztertuko dira. |
|