Zer da auto-erreflexioa? Zer, kritika eta autokritika? Nola izan liteke bat kontziente eta auto-kontziente aldi berean? Auto-erreflexibitatea modernotasunari lotutako alerta egoera bat da, non arte obrak bere burua pentsatzen duen autokritikaren bitartez. Auto-kontzientzia adimenak, edo izaki indibidualok, kanpoko munduarekin edo inguratzen gaituzten objektu eta testuinguruekin dugun harremana da. Auto-erreflexibitatea, esate baterako, Jean-Luc Godarden filmetan agertzen da, forma abangoardistekiko zordun eta Bertolt Brechten oinordeko zuzena delarik. Azken hau, «antzerki-epikoaren» eta aldentze-efektuaren sortzaile izan zen, hau da, eszenan (edo pantailan) irudikatuarekiko etcetera edo jarrera kritikoa hartzera bultzatzen zuen ikuslea. Antzerki-modu tradizionalek ikuslea eszenategi barruan bereganatzea bazuten helburu, munduaren egiazkotasuna eta kontatzen den horrena ontzat emanez, estilo auto-erreflexiboak bilatzen zuena (eta duena) da etengabe ikusleari gogoraraztea artearen izaera eraikitzaile eta irudimenezkoa, baita bere izaera historikoa ere. Tailer hau euren lana distantzia batetik begiratu nahi duten diziplina guztietako artistei zuzendurik dago, une batez obratik eta testutik bereizi daitezen, eta obraren izaera eta testua gerora garrantzizko eraldaketak egiteko aukera emango dien perspektiba batetik aztertu dezaten. Une batez, sortzaileak beraiek euren lanaren kritikarien paperean jar daitezen da helburua. Kanporatze hori funtsezkoa da ez soilik lana ebaluatu eta aurkezteko, baita jendaurrean azalpenak emateko ere, statements-ak idatzi edo ohar biografiko bat idazteko. Testuen irakurketa, filmen proiekzioa eta taldeko eztabaida erabiliz, tailerrak gai hauei buruzko gogoeta kolektiboa sustatuko du. Izaera teoriko-praktikoa izango du, hau da, lerro erreflexibo batzuk ezarriko dira eta parte-hartzeko
borondatea, eztabaidan eta ezagutza kolektiboan ekarpenak egitea sustatuko da. Tailerra hiru egunetan zehar egingo da goiz eta arratsaldez.