BIDEO-SORKUNTZA & MODA. Instalazioa.
Erakusketa
2012/12/19 - 2012/12/21

BIDEO-SORKUNTZA & MODA. Instalazioa.

Parte-hartzaileak

Antolatzailea: Colectivo YOX.
Elkarlana: Arteleku.
Arteleku. Abenduak 19-21, 2012.


Ikus-entzunezkoen proiekzioak eta hauekin jarduten duten moda sorkuntzek osatzen duten erakusketa gune bezala antolatutako instalazioa da.
Bideo-sorkuntzen egileak: Zuhar Iruretagoiena, José Morraja eta Sergio Ojeda.
Moda lanen egilea: Ixone Elzo.



“Tentsioa karga descarga erlaxazioa” Zuhar Iruretagoienaren proiektuaren irudia.

“#” José Morrajaren proiektuaren irudia.

“II Before I kill you” Sergio Ojedaren proiektuaren irudia.

Instalazioa BIDEO-SORKUNTZA & MODAren barne dago: bideo-sorkuntza eta moda elkartuz eratutako proiektu artistikoen inguruko haurnarketa, asmo eta hedatzea garatzen dituen egitarua hain zuzen ere. Colectivo YOXek Artelekurekin elkarlanean antolatutako egitaru hau, tailer bat eta erakusketa eta komunikazio jarduerak osazen dute.

Zuhar Iruretagoiena, José Morraja eta Sergio Ojeda, ikus-entzunezkoa, instalazioa eta argazkigintza bezalako bitartekoak erabiltzen dituzten artistak, Ixone Elzoren moda lanekin elkartutako bideo-sorkuntzen proiektuak asmatu, ekoiztu eta hedatzeko aukeratuak izan ziren.

Artelekun 2012ko azaroan izan zen tailerrean, Kathryn Ferguson errealizadore, irakasle eta komisario irlandarrak lagunduta, proiektuen estudioa eta grabaketa landu ziren. Tailerrari buruzko informazio gehiago.

Zuhar Iruretagoienaren “tentsioa karga descarga erlaxazioa”, José Morrajaren “#” eta Sergio Ojedaren “II Before I kill you” proiektuak Ixone Elzok aukeratutako moda lanen alde estetikoak eta kontzeptualekin bat egiteko bururatuak izan ziren, diskurtso konfluentziaren maila proiektuen sortzaileen aukera izanik. Erabilitako lanak hiru kolekzio desberdinetakoak (“Cabeza de Jabalí”, “Truchas con lentejas” eta “Carne fresca”) dira, Ixone Elzoren moda inguruko lanaren alde kontzeptual nabariaren lekuko direla.

Hiru proiektuek ganiera, Dantzaz Konpainiko Beñat Urrutiabizkaia eta Enmanuel Dobby dantzarien interbentzioez lagundu ziren, zeinek proiektuen koordenada espresiboak antzeztu zituztenak dantzari, modelo zein antzezle gisa.

Tailerraren ostean eta proiektuen azken bertsioaren erakusketa eda hedapenarekin amaituko den prozesuaren barne, Iruretagoiena, Morraja eta Ojedak aurretiazko edizioak sortu dituzte, Artelekun antolatutako instalazio honetan aurkeztuak izateko bereziki ekoiztuak.

Instalazioa eta programa osoaren egokitasuna, ikus-arte eta moda bat egiten duten praktiken emergentzia nabariak zuzenesten du.

Arte garaikideak hamarkadak daramazki beste esperientzia arloenganako sinergiak arakatzen: filosofía, teknologia, politika, literatura, diseinua, komunikazioa… Artea eta moda gainera, lengoai bezala artikulatzeko eta ekoizpen material eta sinbolikoaren tresna izateko gaitasunean bat egiten dute.

Moda eta ikus- entzunezkoaren topaketa, zinemaren hasierarekin inauguratu zen eta geroztik forma eta bitarteko filmiko, bideografiko eta digital desberdinak arakatu ditu. Bideoartearekin mende honen hasieran ahaidetu zen, Fashion Film deituriko eta forma anitz dituen ikus-entzunezko genero berri bat eratuz.

Colectivo YOXek 2005. urteaz gero, Fashion Film inguruko egitarauak antolatu ditu CICC-Tabakalera, Arteleku, KM kulturunea, Guggenheim Bilbao Museoa eta Cristóbal Balenciaga Museoa bezalako espazioetan. Fashion Filmeko modalitate artistikoa jorratzen du bereziki, bideo-sorkuntza eta modaren arteko hartu-ematearen bitartez zentzu ekoizpen modelo berriak ikertu eta esperimentatzen duena hain zuzen ere.

ZUHAR IRURETAGOIENA. Zarautz (Gipuzkoa), 1981. Arte Ederretako eta Arte eta Teknologiako lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta Arte Digitaletako masterra IUA/UPF Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona). Hainbat sari lortu ditu:
2008 Belaunaldia (Caja Madrid), Ertibil  lehiaketako 1. saria (2009), Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketako 1. Saria (2010), Bilboko Guggenheim Museoko Muro Guggenheim Saria (2011).
www.zuhar.es 

JOSÉ MORRAJA. Castellon, 1979. José Morraja, Arte Ederretako lizentziatua Valentziako Unibertsitatean; bere prestakuntza osatu du Frantzian eta Alemanian. Argazkigintzaren, bideoaren eta instalazioen esparruko proiektu artistikoak bateragarri egiten ditu moda eta publizitateko lan komertzialekin. Kolaborazioak egin ditu Neo2, H Magazine eta Vanity Fair argitalpenekin eta bere bezeroen artean daude Diesel, Armani, Chanel, Biotherm, Puig, etab.
http://josemorraja.com.mialias.net

SERGIO OJEDA. Madril, 1976. Ikus-artista, Arte Ederretako lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Complutensean. Bakarkako erakusketa ugari egin ditu. Bere lanak, besteak beste, Madrilgo Komunitateko Arte Garaikideko Bilduman eta Cajamadril Gizarte Ekintzan ikus daitezke. Elkarlanean aritu da modako hainbat sortzailerekin modako ikus-entzunezkoak egiteko (Maya Hansenekin Madrilgo Mercedes Fashion Weeken, Assaad Awad diseinatzailearekin eta Rossy de Palma aktorearekin “Metamorphosis” izeneko lehen bildumaren sustapen bideoa egiteko).  Gaur egun Madrilgo ASM28 Galeriak ordezkatzen du.
www.sergiojeda.es
 
IXONE ELZO. Hondarribia (Gipuzkoa), 1982. Arte Ederretako lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta moda diseinuko lizentziatua Bartzelonako Instituto Europeo di Designen. Artearen eta modaren esparruan gauzatzen du bere lana, eta sortzen dituen jantziei erreakzioa eta arbuioa bezalako kontzeptu artistikoak ezartzen dizkie, orain arte egin dituen bilduma nagusietan jaso dituenak: “Carne fresca”, “Restos del futuro”, “Trucha con lentejas” eta “Cabeza de jabalí”. Bilduma horiekin desfilatu du nazioarteko ibiltokietan, esaterako Bogotako moda astean, baita estatu mailako ibiltokietan ere, ModaFAD (Bartzelona), Creamoda (Bilbo), South 36-32n (Cadiz). Nabarmentzekoak dira 2011n Ego Cibeles Fashion Weeken eta 2012an Mercedes Benz Madrid Fashion Weeken egindako desfileak.
www.ixoneelzo.com


iCal
Dokumentu Akzioak