BIDEO-SORKUNTZA & MODA
Hitzaldi irekia | Tailerra
2012/11/15 - 2012/11/17

BIDEO-SORKUNTZA & MODA

Parte-hartzaileak

Jarduerak: Hitzaldia eta tailerra.
Hizlari eta irakaslea: Kathryn Ferguson.
Antolatzailea: Colectivo YOX.
Lankidetza: Arteleku.

“FASHION FILM”. Kathryn Fergusonen hitzaldia.
KM Kulturunea, Donostia. Azaroak 15, 19:30

Sarrera doan, aretoa bete arte. Aldibereko itzulpena ingelesa-gaztelania.

Hitzaldi honetan, Kathryn Fergusonek, bere lana abiapuntutzat hartuta, "Fashion Film" delakoaren zenbait alderdi jorratuko ditu, modari lotutako ikus-entzunezko praktika honek eskaintzen dituen aukerak eta nazioarte mailan lortu duen garrantziaren arrazoiak ezagutarazteko.Kathryn Fergusonen eta beste nazioarteko egileen lan aipagarrien adibideez lagunduko da. Informazio gehiago.


MODAKO BIDEO-SORKUNTZA tailerra. Irakaslea: Kathryn Ferguson.
ARTELEKU, Donostia. Azaroak 15-17 goizez eta arratsaldez.


Tailer teoriko-praktikoa. Hautatutako ikus-entzunezko hiru sortzaile, Kathryn Fergusonek lagunduta, bideo sorkuntzako proiektu pertsonalak egingo dituzte, gonbidatutako diseinugilearen lanekin jardungo dutenak. Honekin batera, Fashion Filmaren praktikak gizarte komunikazio bitartekoekin eta interaktibotasunarekin duen elkarketak eskaintzen dituen baliabideak aztertuko dira.
Hautatutako ikus-entzunezko sortzaileak: Zuhar Iruretagoiena, José Morraja eta Sergio Ojeda.
Diseinugile gonbidatua: Ixone Elzo.
 Informazio gehiago.

Kathryn Ferguson errealizadore, komisario eta irakasle irlandar ospetsua da, Londresen bizi dena. Fashion filmak egin ditu Chloé, Charlie le Mindu eta Lady Gaga bezalako markentzat eta artistentzat. 2007az geroztik Fashion Filmari buruzko proiekzio, hitzaldi eta tailer programak garatzen ditu British Councilentzat eta British Fashion Councilentzat. Irakasle da Londreseko London College of Fashion eta Central Saint Martins College of Art & Design zentroetan. Informazio gehiago.


BIDEO-SORKUNTZA & MODA jarduerak Arte eta sorkuntza-praktika garaikideei buruz antolatzen den MID_E erakusketaren hamargarren edizioko MID_E Studio’ 012 egitarauan kokatzen dira. Inmaculada Urreak Artelekun uztailan emandako “Marka identitatea eta sare komunikazioa artista eta sortzaileentzat” delako tailerrak hasiera eman zion egitarau honi. Colectivo YOXek sorkuntzaren arlo desberdinetan sakontzeko eta arlo horietako ekoizpenak bultzatzeko antolatzen dituen hausnarketa-laborategiko programen ibilbideari jarraipena ematen dio. BIDEO-SORKUNTZA & MODA, sorkuntza artistikoa eta moda lotzen dituzten praktiken inguruko tailer, hitzaldi eta ikastaro-magistralen ildoan kokatzen da bereziki.

http://colectivoyox.com/guriburuz.html

iCal
Dokumentu Akzioak