Data: abenduak 3, 4 eta 5
Ordutegia: 10:00 etatik 20:00 etara
Tokia: ARTELEKU
Gonbidatuak: Mikel Calvo, André Gonçalvez
Parte-hartzaileen kopurua: 12
Izena emateko azken eguna: azaroak 28. Bidali zure datu pertsonalak eta CVa helbide honetara: info@arteleku.net.
Bideojokoa gailu kultural bat da, baina oraindik ez zaio aitortu adierazpen artistikorako, narratiba bideratzeko eta diskurtsoa eraikitzeko bitarteko gisa duen balioa. Nolanahi ere, duela gutxi sortutako bitartekoa izan arren, hainbat konbentzio ludiko, mekaniko eta estetikotan harrapatuta dago.
Konbentzio horiek, kasu askotan, industriaren eta jokalarien artean aitortu gabeko hitzarmenen bidez eratutako klixe eta ohiko leku bilakatu dira. Horren aurrean, azken urteetan bideojokoen ekoizle talde bat osatu da –arte garaikidearen mundukoak- eta zalantzan jarri dituzte industriaren mekanismo klasikoak.
Tailer hau laborategi gisa eskaintzen da bideojokoen kontzeptua eta mekanismoak aztertzeko eta eztabaidatzeko estetikaren, narratibaren, diskurtsoaren eta teknikaren ikuspuntutik, baita jolasgarritasunaren ikuspuntutik ere. Laborategiak hiru arlo landu nahi ditu, batetik, joko mekanismo horien azterketa kritikoa –bideojokoa testu nahiz ingurune ludiko gisa hartuta-, bestetik, bideojokoen bidez egiten den diskurtso sorkuntzari buruzko ikerketa eta, azkenik, bideojokoen sorkuntzaren sustapena, ekoizpen independentearen ikuspegitik.
Tailerraren formatua Gamejam edo LudumDare bezalako bideojokoak sortzeko sprints delakoen antzekoa izango da; lehenengo egunean gai/ideia bat proposatuko da eta hiru egunetan parte hartzaileek bideojoko bat asmatu, garatu eta haren prototipoa egin beharko dute.
Tailerra artistei, programatzaileei, ilustratzaileei, joko diseinatzaileei, musikariei, bideojoko zaleei eta pertsona sortzaileei zuzenduta dago.
Mikel Calvok bideojokoak garatzen ditu java mugikorren garaitik, ondo ezagutzen ditu iOS eta Android plataformak, bertako gisa nahiz Cocos2d eta Unity3D bezalako motorren bidez garatuz. Pulsar Concept-en sortzaileetako bat da eta bertan bideojokoak diseinatzen ditu eta prototipo jostagarriak egiten ditu helburu diferenteetarako.
André Gonçalvez Portugaleko UCP-en Zientzia eta Arteen Teknologiako Ikertzailea. Bere belaunaldiko artista portugalarretako nazioarteko artistarik ezagunetakoa da. Bere musikak, performance-ak eta instalazioak ezagunak dira. Azken urteetan, ospe sendoa eraiki du ere ADDAC, antzeko sintetizadore modularra, sistemaren bitartez bitartez garatutako musika tresnak eraikitzen; gaur egun, mundu osoan, musikari askok erabiltzen dituztenak.
http://www.andregoncalves.info
http://www.addacsystem.com
Parte hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du.
Ohar teknikoa
Jokoen garapena ez dago mugatuta inolako plataformara edo garapen ingurune jakin batera – eta ez da nahitaezkoa ere bideojoko tradizionala izatea-.
Estekak
http://www.mikelcalvo.com/
http://www.andregoncalves.info/
http://www.pulsarconcept.com/
http://gamejam.es/
http://www.ludumdare.com/