Sarrera

XX. mendearen bigarren erdiak aldaketa teknologiko handi eta sakonak ekarri dizkigu (elektronika, informatika, ezagutzaren edo informazioaren gizartea), bai gizabanakoa bai gizartea markatu dituztenak.

XXI. mendeak, berriz, teknologia horiek modu hurbil eta eskuragarrian jarri ditu teknologia horiek -eta ez bakarrik trena berez, baizik eta tresna edo lanabesa lortzeko abiapuntuan dagoen gogoeta- herritarren eskura, eta haien artean artistaren eskura. Teknikaren demokratizazio horrek erraztu egin du halaber ezaguera tekniko handia eta arte alorreko kezkak dituzten gizabanakoak agertzea.

Gaur egun gauza gutxik ihes egin diezaiekete makinen garroei (makinak fisikoak edo logikoak izan). Tresna digitalek beste medio batzuk sortu, kopiatu eta manipulatzeko balio izan dute. Orain, berriz, mundu digitalarenak diren hizkuntzak eta mekanismoak eszenatokian agertu dira beren buruaz jarduteko edo beste medio eta diziplinekin harremanak izateko hizkuntzak diren aldetik. Bide hori, ordea, ez dago arriskuetatik salbu. Interakzioak eskainitako estimulu-erantzun fenomenoak ikusmena lausotu diezaguke, eta gu itsutu esperientzia teknologiko puru hutsean. Horregatik da beharrezkoa teknologia berrietatik datozen sirena kantuen aurka egitea; erraza baita zuhaitzek basoa ikusten ez uztea. Tresnak argiro egon behar du mezuaren, asmoaren, irizpidearen mendean.

Artelekuko Arte eta Teknologia Laborategia asmo batekin jaio da: lan eta esperimentaziozko espazio ireki bat sortzea jende gehienak aurkako gisa onartzen dituen diziplina horien topaketak gertatzen diren alorretan; ezker hemisferioa-eskuin hemisferioa, arrazionaltasuna-irrazionaltasuna, logikoa-ilogikoa dira herri kulturak etxekotu gaituen antonimo-bikoteetako batzuk. Hori errealitatetik ezin urrunago dago. Artista izan da uneko azken teknologietara hurbildu eta haiekin bat egin duen gizarteko lehenbiziko kideetako bat.

Bizitza kontzentratua da artea, garai bakoitzaren ezaugarriak aurkitzen ditugun lekua. Gizarte zeharkako eta zatikatu batean bizi gara, bertan ezin dezake ezerk bakartuta iraun. Horregatik uste dugu posiblea eta beharrezkoa dela hainbat eta hainbat diziplinak (hala nola diseinua, programazioa, interaktibotasuna, arkitektura eta hirigintza, ikus-entzunezkoa, elektronika, arte eszenikoak eta beste asko) topatzen diren lan prozesuak sortzea.
   
Laborategiaren interesa honako alor hauetan zentratzen da:

  • Interaktibotasuna: Interaktibotasuna medio berriek -zaharretatik bereizteko- eskainitako  frogaharria da. Testuinguru honetan, gizakiak eta animaliak esperimentatzen ari diren ingurunean (film bat dela, instalazio fisiko bat dela edo web orri bat dela) eragin eta hura aldatzeko gai bihurtzen dituen prozesua da.
  • Datuen bistaratzea: Datuen bistaratzea informazioa ikusizko moduan erakusteaz arduratzen den diziplina da, gerora datuen harremanak, ereduak edota mendekotasunak ulertzen saiatzeko haiek sartuta dauden multzo abstraktu erraldoiaren barruan.
  • Sareak: sareak presente daude giza bizitzaren alderdi guztietan (biologikoa, soziala, lan alorrekoa, e.a.), baina orain arte, planeta komunikatuta gordetzen duen ordenagailu sarearekin alderatze ariketa bat egin ondoren, ez dute garrantzirik hartu. Artearen munduarentzat ere bai.
  • Bideo jokoak: Bideo jokoak adin nagusia iritsi dute, eta harekin batera hausnarketa kritikoa, estetikoa eta narratiboa. Egun dauden masa komunikabideen artean gutxien ulertutakoen eta hedatuenen artean daude.

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. Xavi. (2009, diciembre 09). Sarrera. Retrieved diciembre 30, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/laborategiak/arte-eta-teknologia-laborategia/sarrera. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License