Ate irekiak jardunaldiak. Arteleku. Ekainak 26- uztailak 4
Erakusketa | Performancea | Proiekzioak | Tailerrak | kontzertuak
2012/06/26 - 2012/07/04

Ate irekiak jardunaldiak. Arteleku. Ekainak 26- uztailak 4

Parte-hartzaileak

Ibaia zenbat eta gehiago hazi, orduan eta aukera gehiago urak jaioberritzeko. Artelekuren kasuan, galdu ditugu osagai fisiko batzuk, baina ez artearentzat leku hain berezi honetan berebiziko garrantzia duen giza bertute bat:  elkarlana. Erakusketak gainezka bete ditu, sotiltasun saiatu batez, are Urumea harrotu hark hartu ez zituen txokoak. Era guztietako arte estiloak zabalduz:  margoa, grabatua,plastika, bideoa, dantza, instalazioak, performancea, ehun diseinua… Uraldi asaldatua bere onera etorrita, nabarmen antzematen da ARTELEKU BIZIRIK DAGOELA, zeren eta naturaren ezbehar batengatik ez baita Artelekun biltzen den energia ahituko, neurriz aldatu baizik; neurri maitatuago baterantz. 

Ramuntcho Robles Quevedo



           Horregatik Artelekuko artistek bertara gerturatzea gonbidatzen zaituztegu gurekin esperientzi hau bizitzeko. Eta nahi izanez gero parte hartzeko ere!

          Ikusi, entzun, pentsatu, sentitu eta elkarrekin sortu.

Erakusketa Kolektiboa

 

Ekainaren 26 tik uztailaren 4ra.

Inagurazioa: Ekainak 29, 19:00etan


Laszczak, Benedetta Orsoli, Isabel Herguera, Alejandra Torrado, Ibón Mainar, Elba Martínez, Colectivo YOX, Dantzaz Konpania, Gabriela Muñagorri, Ebi Soria, Kopulakrapula, Chuneta Sánchez-Agustino, Oier Villar, Jaime De Los Ríos, Izaskun Lapaza, Sofie Dubs, Juan Albin, Audiolab, SOSAS, Gato, Mitxel González, Borja Arratibel, Cristina Sanchez, Inaki Rifaterra, Ivan Gómez, Bitamine,  Silvia Balatsar, Miren González, Esther Camacho, Tytti Thusberg, Javier Alcibar, Rosa Parma, Ricardo Iriarte, Miguel Elizalde, Diego Matximbarrena, LuixT.ran-ädn, Daniela Francin, Elena Silvestre, LeTitare, Ali de Bali...

‰Ädn Fanzine desde 1980 + Oier Villar + GÛmez bideo proiekzioak




Ekintzen programa


 

EKAINAK 26

 
18:30-20:00
SOS COLLECTIVE PERFORMANCEA


EKAINAK 27


17:00-19:30
BBOYING/BREAK DANCE TAILERRA.
Ander Etxebeste
Bboying “The freshest Kids”(V.O)  historioari buruzko dokumentalaren emanaldia eta klase praktikoa.
Informazio gehiago eta izen ematea: anderetxebestearrieta@gmail.com


18:00-20:30
JAM CONTACT IMPROBISAZIOA.
Sofie Dubs
Informazio gehiago eta izen ematea:sofiiie@yahoo.fr

EKAINAK 28 


17:00- 20:00
TALLER DE FOTOGRAFÍA.
Naroa Perez
Hiru orduko argazki lantegi intentsiboa. Landuko diren gaiak: Argia hartzea,  laborategia, eta liluratzen gaituzten argazkiak.
Informazio gehiago eta izen ematea: naroaphotofabrik@yahoo.es

EKAINAK 29 


17:30
SARRITSASOA.
Dantzaz Konpainia
Joseba SARRIONANDIAren olerkietan iradokitua
Koreografoa: Josu Mujika
Musika: Javier Muguruza, Ken Zazpi, Kortatu, Mikel Laboa, Ruper Ordorika,
Dantzariak: Ane Anza, Igor Baroja, Emmanuel Dobby, Nuria Gimenez, Anna Jirmanová, Patricia Langa, Hugo Mercier, Guillermo Millán, Daniel Navarro, Marina Scotto.
Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiarekin batera ekoiztua
Gehiago irakurri: Sarritsasoa: dantza proposamena aire zabalean


18:00
PROSA EN SINTE

Joxe Caballero ren Tiempo y Eco, liburuaren aurkezpen poetiko-soinuduna.

19:00
AGURRA.
Asier Zabaleta
Agurra-ren edo aurresku-aren  ikuspegi garaikidea; Iada ez daudenen oroigarri bezala ulertuta,  gu baino lehenago joan zirenena; bizitzako ibaiak eraman zituenena. Utzi zuten hondarragatik.

19:30
KATARSIS.
Ebi Soria, Benedetta Orsoli, Dantzaz Konpainia

Elkarren aurka egiten duten bi subjektuk adierazia, izakiak berezkoa duen dikotomia bat aurkezten dugu. Horren inguruan, elementuek elkarri eragiten diote, eta aldaketa bat bultzatu, sorkuntza berri bat, katarsi bat (hondamendia), eboluziorantz.
Aurkakotasuna gutariko bakoitzean eta gutaz kanpo bizi da. Protagonismo aldaketa: subjektuen ordez, indar kontrolaezinak, zeintzuek subjektua beste egoera baterantz altxatzen duten, protagonismoa galarazteraino  (kontzientzia aldaketa).
Lehen begi-kolpean gardena den espazio batean, dantza erabiltzen da indar katartiko eta asaldatzaile gisa, zeinak espazio hori espazio beraren antitesi itxuraldatu dezakeen, geroago espazio horrek berak bere bilakaera izan dezan.     Bide-proiekzioek katalizatzaile lana egiten dute espazioaren eta giza elementuen artean (Performers), eta elementu horien elkarreraginari esker errealitate desberdinak sortzen dira, beren berezko bilakaeraren mende dauden errealitateak, hain zuzen.


EKAINAK 30


17:00 -18:30
DANCEHALL MASTERCLASS TAILERRA
. Raquel Koroma
Jamaikar Reggae-an oinarritutako hiriko dantza honetara hastapena.
Informazio gehiago eta izen ematea: raquelkoroma@hotmail.com

19:30
MODELINES. PERFORMANCE PASARELA.
Benedetta Orsoli y Alejandra Torrado
Gorputza euskarritzat  hartzen duten bi disziplina artistikoren elkarketa performatiboa.


20:00- 22:30
KONTZERTUAK

Alex Garmendia
Elbis Revers
LÌnea táctica
Fribrotik


UZTAILAK 1


16:30-18:30
BIDEODANTZA PROIEKZIOA
. Sofie Dubs
Bideo dantzaren ibilbidea 80. hamarkadatik gaur arte jasotzen duen bildumaren proiekzioa.

19:00
FOCCUS PERFORMANCEA
Josune Razkin, Sofie Dubs, Ebi Soria, Jasone Alba.

FOCCUS proiektua JOSEBISO kolektiboak egindako lan baten emaitza da. Proiektu horretan parte hartzen dute dantzari-performer neska batek, filosofo neska batek (ekonomialari eta soziologoa da, baita ere) eta performer musikari eta ikus-entzunezkoen teknikari mutil batek.
JOSEBISO kolektiboak FOCUS piezaren bidez proposatzen du errizomaren logika eramatea gizartera, diziplina askotako performance baten bidez.
Auzia da, batetik, errizomaren kontzeptu filosofikoa performance batean agertzea (kontzeptu hori Gilles Deleuzek eta Felix Guattarik landu zuten beren garaian, Kapitalismoa eta eskizofrenia: milaka goi-laudata liburuan) eta, bestetik, kontzeptu hori azaltzea, testuaz gain, beste hizkuntza batzuen bidez; esate baterako, dantzaren, eszenografiaren, musikaren eta publikoarekiko harremanen bidez.

UZTAILAK 3 


17:00-18:30
JAZZ FUNK TAILERRA
. Raquel Koroma 
Informazio gehiago eta izen ematea: raquelkoroma@hotmail.com

UZTAILAK 4


10:00-12:00
MUGIMENDUA ETA SORKUNTZA TAILERRA
. Izaskun Lapaza
Artelekuko ingurutik jasotako sentsazio ezberdinetatik abiatuz, mugimenduzko konposizio bat osatuko dugu. 
Informazio gehiago eta izen ematea: izaslapaza@yahoo.es

16:00- 19:00
ZUNTZA TAILERRA:
haur & helduak. Virginia Ameztoy
 Tailer honetan Nuno-felt teknika landuko da, zeinetan  feltroa eta ehun naturalak, kotoia, zeta… erabiltzen diren.
Informazio gehiago eta izen ematea: virginia.ameztoy@gmail.com.

















iCal
Dokumentu Akzioak