Data: abuztuak 9
Ordutegia: 16:00-20:00
Parte hartzaileak: haurrak eta helduak (denen artean 40 lagun gehienez).
Izena emateko azken eguna: abuztuak 3. Bidali zure datu pertsonalak info@arteleku.net helbidera, edo deitu 943 453 662 telefonora.
Hiriak miniaturan
Tailer honetan, sei hiri diseinatu eta eraikiko ditugu material birziklatuaren bidez (pintzak, tapoiak, plastikozko poteak, CDak, boligrafoen armazoiak, ea abar). Hiri bakoitzak [zurezko xafla bat] berezko izaera izango du eta, tailerra amaitzen denean, xafla guztiak elkartuko ditugu, hiri bakar bat osatzeko. Tailerraren azken orduan, ikus-entzunezkoen errepresentazio txiki bat egingo dugu: itzal txinatarrak eta beste efektu batzuk proiektatuko ditugu hirian. Haurren partaidetzarekin egingo den antzezpen horren helburua da natur inguruneaz gehiago jakitea. Parte-hartzaileek (helduek nahiz umeek) ikuskizuna taxutzen ikasi ahalko dute, ekintzaren, pinturaren, soinuaren, ahotsaren eta argi mugimenduaren bitartez.
Stefano De Angelis. "t_nello"[Genzano, Erroma] adierazpen libreko espazioaren fundatzailea eta kidea da 2004 urteaz geroztik. "Circosenzatetto" elkarte kulturaleko, fundatzailea eta kidea da era berean. Elkarte honek ekitaldi artistikoak, ikuskizunak, tailerrak… antolatzen ditu. "Cucinema" proiektuaren kide, 2005urteaz geroztik, Nazio eta Nazioartekoak Jaialdi desberdinetan aurkeztu dituzte beren lanak zinema esperimentalaren inguruan. [ www.cucinema.org ]
Zirku eta Antzerki Jaialdi desberdineko ikuskizunetan aktiboki parte hartu ohi du, bai Italian, bai beste herrialde batzuetan ere.