Litografia ikastaroak
Litografia teknikekin esperientziak artistentzat
Irakaslea: Iñaki Rifaterra
Uztailak 2-27
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez.
Prezioa: 78,13 €
Urte askotan zehar, Artelekuk litografia tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean. Aurten, litografia teknikaren hastapenean ikastaro bat eskainiko da, Iñaki Rifaterraren zuzendaritzapean, Don Herbert-en metodologia bera erabiliz. Tailerrean estanpazio-prozesua hasieratik bukaeraraino landuko da; papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu.
Biografia
Iñaki Rifaterra Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean trebatu da estanpazio-metodo litografikoan. Litografian ez ezik beste modalitate grafiko batzuetan hezitu da. Irudiaren eskuzko errepikapena kezka nagusia izan da beti bere ibilbidean zehar, stencil-etik hasi eta litografiaraino, grabatu diziplina desberdinetatik pasatuz, hala nola kalkografia, linolioa, xilografia...
Inskripzioa
Izen ematea egiteko, izen emate orria, curriculum vitaea eta burututako obraren kolorezko argazkiak edo diapositibak, beren tamaina zehaztuz, aurkeztuko dira Artelekun ekainaren 20a baino lehen.
Tailerraren arduradunak berak aukeratuko ditu tailerreko partehartzaileak. Tailerrarako onarpena pertsonalki jakinaraziko da.
Partehartzaileek tailerraren lehen egunean aurkeztu beharko dute Kutxako 2101/0381/07/000132947/3 zenbakiko kontu korrontean ordainketa egin izanaren agiria.
Lanean erabiliko den materialaren kostua Artelekuren kontura doa, arduradunak ezarritako mugaren barruan.
Tailerraren erabilpena
Edizio profesionaleko tailerra zabalik dago litografia teknikaren
ezagutza izanik, proiektu artistikoa obra grafikoan garatzeko
interesatuak dauden pertsonentzat.
Informazio gehiagorako: litografia@arteleku.net
Ikusi arauak eta baldintzak