Mugatxoan tailerren deialdia, 2012 urria
Tailerrak
2012/10/04 - 2012/10/11

Mugatxoan tailerren deialdia, 2012 urria

Parte-hartzaileak

 

Izena emateko azken eguna irailak 5. Bidali zure eskaera helbide honetara info@mugatxoan.org

 

Una voz sin cuerpo, hacia el amor  [Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz] da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue [Edizio Berezia] Europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago.
Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako  artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako.

 

Gaurko performanceak nola argitaratzen du diskurtsoa? galdetuz gero, beste galdera hauek sortzen zaizkigu: Nola egon, egon gabe? Zer antzematen diogu performance bati, ikusi ez, eta bakarrik entzuten badugu? Nola antzeman dezakegu performancea non gauzatzen den eta zer irudi sortzen duen? Nola desagertzen da gorputza? Ahotsa gorputza ote?


Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko, beste ekitaldi eta bi tailerrez osatutako programa bat prestatu dugu. Hala, Manuel Cirauquik eta Peio Aguirrek ikastaro bana emango dute, eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gogoeta teorikoak eta praktikoak proposatuko baitituzte galdera horien inguruko arazoei buruz.

Deialdiaren informazio guztia: Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz PDF


Urriak 5, 6 eta 7
Maniobras Espectrales en la Radio Tailerra Manuel Cirauquirekin
Mugatxoan 2012ko otsailean aurkeztu zuen Tanatofonías programaren ildotik, beste programa honen bidez irratiaren miaketa teorikoa eta praktikoa egitea proposatzen da, irratia subjektibotasunaren eta horren fantasmen topaleku gisa hartuta. XIX. mendean asmatu zutenez geroztik, soinua haragiz gabetzeko eszenatoki pribilegiatua izan da irratia. Ahotsa gorputzetik banantzea, hildakoaren erresonantzia eta itzulera, entzumenaren itzulera, haluzinazioa… irratiari esker dokumentatu ahal izan diren fenomenoak dira. Maniobras Espectrales en la Radio
[Espektro maniobrak irratian] tailerrean, hiru maila hauek kontuan hartuta aztertuko ditugu fenomeno horiek: narrazioa, soinu eraikuntza eta soinu transmisioa. Tailerraren lehen egunean, irrati uhinetako mamu-agerpenen kasu gogoangarri batzuk aztertuko ditugu xehetasun osoz; esate baterako, psikofonien historia, Konstantin Raudive, William Burroughs, Mike Kelley eta beste batzuen esperimentuak, eta Jean Cocteau eta Ezra Pound-en poetikak. Bigarren eta hirugarren egunetan, material tanatofonikoa prestatu eta transmitituko dugu. Horretarako, soinua grabatu eta sortzeko hainbat gailu teknikoz baliatuko gara, Mugatxoan San Telmon duen aldi baterako irrati estazioa plataforma gisa eta San Telmoren inguru gertuenak proba-leku gisa erabiliz.  Esplikaziorik gabeko soinu-anomalia batzuen ironiazko edo karikaturazko erreprodukzioa baino gehiago, jardunaldi hauen helburua kartografia kritiko batean espektro-lurralde bat islatzea da, jarduketa eta proiekzio ikusezineko espazio bat; izan ere, irratia baita  kontzientzia zatituaren eta oihartzunez zeharkatuaren antzoki. 


ENTZUN Tanatofonías

http://mikekelley.com/academicut.html


Manuel Cirauqui idazlea eta erakusketa komisarioa da. Gaur egun, Curatorial Fellow da New Yorkeko Dia Art fundazioan. Saiakera ugari egin ditu irratiari buruz, soinu arteari buruz eta musika esperimentalari buruz, eta Bomb (AEB), Frieze (Erresuma Batua) eta 20 / 27 (Frantzia) aldizkarietan idazten du.

 
Urriak 8, 9, 10 eta 11
Auto-erreflexititatea / auto-kontzientzia: maitasunerantz, tailerra Peio Agirrerekin

Auto-erreflexititateari eta auto-kontzientziari buruzko tailerra egin genuen aurtengo otsailean, Mugatxoan ekimenaren barruan. Aztergai-galdera izan zen hiztunak zer kokapen duen errepresentazioan, subjektuak nola hartzen duen bere buruarekiko kontzientzia, abiatuta gorputzaren presentziatik edo absentziatik, ahotsaren ikuspegi edo bestetasun arauetatik. Horrez gain, subjektu bilakatzeko beste prozesu batzuk landu genituen; esate baterako, klase kontzientzia eta botere harremanak. Film batzuek medio, arazo horietako batzuetan jarri genuen arreta, eta alerta egoera bat piztu zen norbanakoen eta kolektiboen izate eta egotean. Tailer honen bidez, esperientzia hari jarraipena eman eta indarberritu egingo dugu. Baina, orobat, tailer hau beste aukera bat izango da, subjektua ekoizle gisa sakontasun handiagoz aztertzeko. Izan ere, auto-kontzientzia gehiago izateak ekoizpen gaitasun gehiago izatea ekarri beharko luke berarekin. Walter Benjaminen “egilea ekoizle gisa” esapidetik, Kaja Silverman teorikoak Jean-Luc Godarden azken lanean identifikatzen duen “egilea hartzaile gisa” esapideraino, galdera askoren iturria izan da ekoizpenaren gaineko arazoa: zer da egile izatea?, egile irudia noiz eta nola agertzen da?, egileak zer eragin du afektuen sorreran? JLG/JLG Autoportrait de décembre (1995) lanaren bukaeran hau dio Godardek, ia ondorio gisa: “Maitatzen dudala esan dut, horra hor nire promesa. Gaur egun, nire burua sakrifikatu behar dut, maitasun hitzak zentzu bat izan dezan. Lurrean maitasuna zabaldu dadin". Adierazpen horrek galdera hau eginarazten digu, modura: zer motako sortze-forma saiatu daiteke, maitasuna ekoizpen gisa eman dadin? Bere saiakeran, Silvermanek transferentzia batzuk seinalatzen ditu ematearen eta hartzearen artean, igorle bilakatzearen eta kanpoko estimuluen ontzi, isla eta, aldi berean, zabaltzaile izatea erabakitzearen artean. Tailer honetan ekoizpenaren joera garaikideak ahalbidetzen dituen egoteko moduak, kokapenak eta bizimodu kasuak aztertuko ditugu, eta kulturaren ikuspuntutik gure berezko ezaugarria den izaera posmodernoa onartuko dugu. Tailer hau artearen, sorkuntzaren, teoriaren eta ezagutzaren arloak lantzen dituztenei zuzenduta dago, edozein modalitate edo diziplinakoak direlarik ere.  Hainbat gairi buruzko gogoeta kolektiboa bultzatuko dugu, testuen irakurketan, pelikula emanalditan, talde barruko eztabaidan eta beste hainbat euskarritan oinarrituta.  Teorikoa eta praktikoa izango da, hau da, gogoeta jarraibide batzuetan oinarrituko da, eta eztabaidan eta jakintza kolektiboan parte hartu eta horren alde egiteko grina sustatuko da. Tailerra lau egunekoa izango da, goiz eta arratsaldeko saiotan banatuta.


Peio Agirre.
Arte kritikaria,  komisario independentea eta editorea.
Donostian bizi eta lan egiten du.

2000. eta 2005. urteen artean, D.A.E. Donostiako Arte Ekinbideak kultur egiturako zuzendari-kide izan zen. Honako erakusketa hauen komisario izan da: Imágenes del otro lado (CAAM, Las Palmas Kanaria Handikoa; 2007); Arqueologías del futuro (Rekalde Aretoa, Bilbo; 2007); eta Asier Mendizabal (MACBA, Bartzelona, 2008). Nazioarteko hainbat aldizkaritan, artikuluak  argitaratu ditu; besteak beste, Afterall, A Prior Magazine, Flash Art, ExitExpress eta e-flux aldizkarietan. Artista garaikideei buruzko testu monografiko ugari egin ditu. Crítica y meta-comentario izeneko bere blogean idatzi ohi du ( http://peioaguirre.blogspot.com).

iCal
Dokumentu Akzioak