Laura Cottingham. Filmografia

Not For Sale eta The Anita Pallenberg Story


Laura Cottingham-ek bere proiektuetako bi aurkeztu zituen Sexu gunea berriro politizatzea egungo arte jardunetan mintegian izan zuen partaidetzan zehar.


Goizean mintegiko partaideek Not For Sale ikusi ahal izan zuten. 1992an Laura Cottingham hirurogeita hamarreko urteetako Estatu Batuetako arte mugimendu feministaren historia ikertzen hasi zen. Bere proiektuaren gune gorena Not For Sale filma izan zen. Saiakera-bideo hau emakumezko artistei eta feministei eskaini tributua da, porrot egin duten horien esperimentuei eta frustrazioei eskainia, eta baita, halaber, asaldura politiko eta kultural izugarriko garai batean zehar lortutako arrakastei ere; izan ere, garai horren inplikazioak bideratzeko asko falta da oraindik ere.


Arratsaldean 2000ko urtean egindako The Anita Pallenberg Story filma proiektatu zuten. Pelikula horrek Rollign Stones taldearen bira bat parodiatzen du eta beraiek ordezkatzen zuten dekadentzia orokorraren inguruan, gainbehera moral, ekonomiko, kultural eta sozialari buruz hitz egiten da. Laura Cottinghamek azaldu zuenez, "Anitaren historia Not for sale-ren aurrean sortutako erreakzioa da; film hura 60-70eko urteetan kokatzen zen, eta arte sistemako emakumezko galtzaileak berpizten ahalegintzen zen. The Anita Pallenberg Story-k Rolling Stones taldea kritikatzen du, hauek baitziren arte forma berrietako bateko, hots, rock and rolleko irabazleak".


Laura Cottingham arte kritikari eta bideo egilea da. Besteak beste, Not for Sale (1998) eta The Anita Pallenberg Story (2000) filmak egin ditu. Liburuak ere argitaratuak ditu, horien artean, Lesbians are so chic… (1996) eta Seeing Through the Seventies (1998).

 


Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, noviembre 20). Laura Cottingham. Filmografia. Retrieved abril 26, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/zinema/laura-cottingham.-filmografia. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License