Joaquim Jordà. Filmografia

ArtelekuTVk Egoeraren zinea. Jardunaldia Joaquim Jordàrekin mintegiaren inguruan eginiko erreportajea

ikusgai dago jadanik arteleku.net web gunean. Joan zen astean Joaquim Jordà Donostiara etorri zen Artelekun lagun eta kritikariek antolatutako mintegian parte hartzeko. Azkenean, gaixotasunak behartuta Bartzelonara itzuli beharra izan zuen eta ezin izan zuen bere desioa bete. Hala ere, lagunek eta gonbidatuek mintegia egitea erabaki zuten, zinemagileari omenaldi moduan. Carles Guerra, Santos Zunzunegui, Domènec Font eta Ángel Quintanak Jordàren lana ikuspegi ezberdinetatik aztertzen duten hitzaldiak eskaini zituzten.

 

Erreportajeaz gain, zinemagilearen omenez zabaldu dugun artxibo digitala ere erabilgarri dago. Gune berri horretan, Joaquim Jordàren datu biografikoak, filmografia osatua eta zenbait artikulu daude irakurgai. Gainera, Joaquim Jordàk 2004an Artelekun eskaini zuen "Numax hartara itzuliz" hitzaldia eta, aukera hura baliatuta, Carles Guerrak, Nuria Esquerrak eta Joaquim Jordàk izandako solasaldia ere bertan bildu ditugu.

 

Zehar aldizkarian ere badira zinemagile honen lanen inguruko bi artikulu. Bata Marina Gracések 58. alean "Numax presenta" pelikularen inguruan argitaratu zuen. Bestea ere lan beraren gainekoa zen, David Fernández Castrok, "Numax... 25 años después" idatzi zuen aldizkariaren 53. alean.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, noviembre 20). Joaquim Jordà. Filmografia. Retrieved abril 27, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/zinema/joaquim-jorda.-filmografia. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License