mugatxoan

Mugatxoan-ek, artistaren, pieza bakoitzaren prozesuaren eta produktu bukatuaren artean sortzen diren espazioetan egiten du lan. Baita diziplina artean sortzen direnetan ere.

Artea eraiki, ekoiztu eta aurkezten den modua elkarrekin egitea era eztabaidatzea proposatzen du.

Produkzio egitura handiak behar ez dituzte eta kode berrien bilaketan zentratuak dauden artistak gonbidatzen ditu.

---------------------------------------------------------------------------------

MUGATXOAN 2006

Mugatxoan-en koordinatzaileek, Ion Munduate eta Blanca Calvok, orain artean ekimen honek burututako ibilbidea berrikusi nahi izan dute edizio honetan. Horretarako, Mugatxoan 2006n parte hartuko duten gonbidatuen laguntza izango dute: Américo Rodrigues, Marten Spangberg, Elodie Pong, L'Alakran konpainia, Cláudia Galhós, Agency eta Kobe Matthys.

2006ko programa
-Arteleku TVk eginiko erreportajea 2006
Erreportaiaren edukiak: Marten Spanbergek bideokonferentziaz eskainitako hitzaldiaren grabazioa eta Powered by Emotion piezarena. Gainera ondoko pieza hauen bideoak ere bildu ditugu: A voz que foge à matriz Américo Rodrigues-ena, 200 gr. Antonio Julio-rena, Los cuerpos cuando caen hacen ruido Alejandra Pombo-rena, Secrets for Sale Elodie Pong-ena, Por el momento sin título Loreto Martínez-Troncoso-rena eta Guerrero Notebook: Holiday Out Nelson Guerreiro-rena.

mugatxoan 06

-------------------------------------------------------------------------------------

MUGATXOAN 2004

MUGATXOAN 2004k piezen emaitzan prozesuak duen eragina partekatzea, berrikustea, berregitea eta aztertzea zuen zituzten eta bere prozesuan aurrera jarraitzeko espazioa eta denbora eman. Lantegiaren helburua ez zen soilik pieza bat produzitzea, baizik eta artista gisa moldatzeko eta kokatzeko estrategiak garatzea. Ekainaren 14an hasiko zen Artelekun, eta uztailaren 18an amaitu Fundaçao Serralvesen, Oporton.

2004ko programa
--Arteleku TVk eginiko erreportajea 2004
Erreportajearen edukiak:
El reportaje contiene:
-Elkarrizketak: Blanca Calvo eta Ion Munduaterekin, Mugatxoan-en zuzendari artistikoak; Cristina Granderekin, Serralves Fundazioko programazio arduraduna; eta Santi Erasorekin, Artelekuko zuzendaria.
-Edurne Rubio, María Jerez eta Larraitz Torres artistekin elkarrizketak.
-Edurne Rubioren Desde, María Jerez-en El caso del espectador, Larraitz Torres-en Plastificción eta Ion Munduateren Astra Tour lanen grabazioak. Gainera, André Guedes-ek zuzendutako tailerraren bideo bat ere jaso dugu.

mugatxoan 04

-------------------------------------------------------------------------------------

MUGATXOAN 2002

MUGATXOAN 2002 ekimenak bitarteko espazioaren ideiaren gainean lan egitea proposatzen du, bitarteko espazio hori kodeen zirkulazio tokitzat jota, etengabeko mugimendu eta desplazamenduen mende dagoena, espazioa bera birdefinitu egiten baitute.

2002ko programa
-Arteleku TVk eginiko erreportajea
Erreportajearen edukiak: Gary Stevens-ek zuzendutako tailerraren bideo bat eta Amaia Urraren El Eclipse de A., Sandra Cuestaren Dora Dream, Cuqui Jerezen Space Odissey, Gary Stevens-en Reflections eta Francisco Troparen Tiro Infectido lanen grabazioak.

mugatxoan 02

-------------------------------------------------------------------------------------

 ESTEKAK

Ion Munduateren lanari burz informazio gehiago
-Mugatxoan proiektuaren webgunea

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 09). mugatxoan. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/mugatxoan/mugatxoan. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License