"Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa". Eyal SivanRoute 181: oroimen historikoa berreskuratzea gatazka palestinar-israeldarrean 04.16.15
Gatazka palestinar-israeldarraren konponbide benetako eta iraunkor orok diskurtso sionistak ezarri duen oroimen historikoa berrikusteko prozesu bat abian jartzea eskatzen duen iritzira erabat bildurik, Eyal Sivan (Haifa, Israel, 1964) eta Michel Khleifik (Nazaret-Galilea, Palestina, 1950) Route 181, fragments d’un voyage en Palestine-Israël filma egin zuten. “Route 181 –azaldu zuen Eyal Sivanek Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa mintegiaren lehen jardunaldian eginiko ekarpenean zehar- arkeologia politikoko lan bat da, botere sionistak burutu duen (eta israeldarren irudi munduan sartzea lortu duen) oroimen historikoaren erabiltze eta nahasteari mozorroa kendu nahi dion kontakizun bihotzeko bat planteatu nahi duena”. Aldi berean, filmaren helburua gatazkaren historia berreskuratzen eta berridazten laguntzea da, ikuspegi askotariko eta konplexu batetik abiatuta, aintzat harturik horrenbestez hala juduen –arabiar eta mendebaldarren- ikuspegia nola palestinarrena.
Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
buki. (2005, febrero 08). \'Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa\'. Eyal Sivan. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/zinema/arabiar-irudikapen-garaikideak.-diskurtso-kritikoak-eta-pentsamendu-politikoa.-eyal-sivan.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|