Susana Blas. Trinh T. Minh_ha, muga mugikorrean

“Zergatik jarraitzen dugu zapalduak izaten eta beste batzuk zapaltzen? Zinema politiko klase jakin batek gauzatzen duen botere-iturrien kokatze hori baino askoz konplexuagoa da hori guztia. Politikoa dena angelu askotatik ikus daiteke, eta ez da nahikoa gai politiko batean zentratu eta gero mainstreamaren eta haren mekanismo zapaltzaileen hizkuntza ideologiko hori guztia erreproduzitzea. Filmak politikoa izan behar du bere alderdi guztietan, baita formaletan eta egiturazkoetan ere, ez edukian bakarrik”1.

Horrelako biribiltasunez mintzatzen da Trinh T. Minh-ha bere filmak eraikitzeko orduan oinarrian dagoen konpromiso ideologikoaz galdetzen zaionean. Printzipio argitasun hori ez da bateraezina bere film eta saiakera teorikoetan gainezka dauden polisemia eta ikuspegi zabaltasunarekin, lanaren oinarrian duen anbiguotasun kreatibo horrekin, muga mugikorretik praktikatzen duen nomadismo militantzia dotorearekin.


Zehar aldizkariaren 58. alean argiratatutako artikulua.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, noviembre 21). Susana Blas. Trinh T. Minh_ha, muga mugikorrean. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/zinema/susana-blas.-trinh-t.-minh_ha-muga-mugikorrean. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License