Zehar 62

MARÍA JOSÉ BELBEL

Spivak v-z idatzen da

Bilboko Arte Ederreko Museoan Kiss Kiss Bang Bang, 45 años de arte y feminismo erakusketa izan da, Xabier Arakistain komisario zuela. Espainiar estatuan egin diren lehen nazioarteko erakusketa feminista kolektiboen artean dago, eta jarraitu egiten du laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, eskala apalago batean, beste erakusketa proiektu batzuek egindako lan aitzindaria, hala nola 100x100: diez artistas andaluzas, 1993an Sevillako Arte Garaikideko Museoan Mar Villaespesa komisario zela. Hamarkada honetan Estatu Batuetako eta Europako artista feministen zenbait banakako erakusketa egin dira, baina haietako gehienei faltatu izan zaie beharrezko kontestualizazioa feminismoan, arte mugimendu politiko kolektiboa den aldetik, eta horrek gutxitu egin du arte feministaren garrantzia diskurtsosortzailea den aldetik, eta ia ez du balio izan gure herrialdean artista feministek egindako lana ikusgai egiteko, ezta tokiko testuinguruak eta lan-sareak, jakite/ahalmen produktiboak sustatzeko ere.

--------------------------------------------

ptqk Chúpame el código 2.0 Ciberfeminismo en tiempos de guerra

1997an Kassel-eko Documentan parte hartzen ari zen emakume talde batek "Ziberfeminismoaren 100 antitesiak" izeneko testua izenpetu zuen. Bertan, ironiak interbentzio politiko erradikalaren mesedetan erabili zitekeen arma gisa zeukan indarra aldarrikatu zuten, "Ziberfeminismoa ez da fragantzia bat, ez da pipa bat, ez da fake bar, ez da genetikoa, ez da lengoaia bakarduna...".

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 22). Zehar 62 . Retrieved mayo 02, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/feminismoak/argitalpenak/zehar/zehar-62. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License