zehar 54

SEXU GUNEA BERRIRO POLITIZATZEA

Zehar-en ale honen ildo nagusia ibilbide bat egitea da gaur egungo artearen esparru zabalean, feminismo politiketan queer teoriak eta praktikek nortasun, genero eta sexu ezberdintasunaren inguruan izan duten eragina aztertzeko. Nola hartzen eta eraldatzen dituzte aurreragoko belaunaldien jarrera teorikoak eta egiteko erak ondorengo belaunaldietako emakumezko artistek? Nola ezartzen da genealogia hori gure testuinguruan? Galdera horiei erantzuna topatzen saiatu gara Zehar 54. zenbakian.

-----------------------------------

TERRE THAEMLITZ

Ez naiz lesbiana!

Hiru hitz laburrentzako erantzun ofiziala... "Gay al zara?"

------------------------------------

ITZIAR OKARIZ

Burmuina gihar bat da

Artistak erakusketa kronologiko bat egiten du, 90eko hamarkadako hasierako lehenengo obretatik azken proiektuetaraino. Artistaren ibilbidean, bere proiektuak testuinguruan jartzearekin batera, bere identitatearen, feminismoarean, transgenero errepresentazioen, femeninotasun eta maskulinotasunaren eraikuntzaren eta beste hainbat gaiaren inguruko bere ideiak eta hausnarketak aurkezten ditu.

-----------------------------------

BEATRIZ PRECIADO

Generoa eta performancea

Cybermanga feminista queer trans... batean hiru pasarte

----------------------------------

HANS SCHEIRL

Lurra haurdun utzi du arteak. Mundu trans... bat

Hans Scheirlek testu hau aurkezten zuen irailaren 8tik 15era Artelekun egin zen Espazio Sexualaren birpolitizazioa gaur egun praktika artistikoetan izeneko mintegian. Bertan, egilea antolakuntza sozialak hizkuntzan duen eraginaz, identitate partzial eta adostuaz, eta bere performance eta sorkuntza lanaz mintzo da.

----------------------------------

CECILIA BARRIGA

Nitaz geratzen dena

Testu hau bideografiaren eta bizitzaren oroitzapenak oinarri hartuta egindako literatu bidaia da. Bidaia 1977an hasten da, Madrilera iristean, eta azken 20 urteetan egindako bideoen ibilbidearen barrena jarraitzen du. Bere kompromiso politikoa, estereotipoen eraldaketa, Greta Garbo eta Marlene Dietrich, generoa eta transgeneroa etengabeko aldaketan dauden kategoria gisa...Horiek dira egileak lantzen dituen gaietako batzuk.

-----------------------------------

LAURA COTTINGHAM

Zenbait ohar lesbianismoaren inguruan

Lesbianismoaren historia bat eraikitzeko saio orok -dela soziologikoa, dela Arte Historiaren ikuspegitik eginikoa- berarekin darama isiltasunari, ezabatzeari, okerreko irudikapenari eta aurreiritziari aurre egitea, eta horrek oztopo izugarriak jartzen dizkio ikertze eta idazte historikoari.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 22). zehar 54. Retrieved mayo 02, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/feminismoak/argitalpenak/zehar/zehar-54. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License