zehar 59

NEUS CARBONELL

Spivak, edo agindupekoaren ahotsa

Gayatri Chakravorty Spivak gaur egungo pentsamenduan eragin handiena duen teorilarietako bat dela uste da. 1942an Kalkutan jaioa, Estatu Batuetara joan zen hirurogeiko hamarkadaren erdian, Literatura Konparatzailean doktoretza egiteko. Geroztik, bere ibilbide akademiko sendoak gaur egun dauden ahots kritiko ezagunenetako bat bihurtu du. Interes eta eragin sorta handi bat da haren lanaren ezaugarri, besteak beste dekonstrukzioa, feminismoa, psikoanalisia eta pedagogia, nahiz eta azterketa postkolonialen esparruan agertu haren eragin nabarmenena. Spivaken lanari heterogeneo eta fragmentario esan izan zaio. Heterogeneo bai haren bai berez desberdina eta homogeneizatu ezina den errealitate postkolonial baten defentsan. Fragmentarioa, haren lanak, dekonstrukzioaren eta psikoanalisiaren zordun, aurre egiten diolako irudikapen total eta totalizatzaile baten aukerari.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 22). zehar 59. Retrieved mayo 02, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/feminismoak/argitalpenak/zehar/zehar-59. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License