zehar 44

ESPAZIO, GENEROA ETA KRITIKA

Zehar aldizkariaren 44. zenbakian Espazioa, generoa eta kritika-ri buruz artikulu bilduma interesgarria aurkituko duzu, eta Iritzia atalean Damien Airault-en testua Stéphan Abboud-en lanari buruz eta Ricardo Echevarríaren artikulua arte elektronikoaren inguruan.

----------------------------------

MIREN ERASO ETA CARMEN NAVARRETE

Mujeres haciendo ciudad

Mujeres Urbanistas izeneko kolektiboarekin eginiko elkarrizketa hau, Madrileko Círculo de Bellas artes-en ospatu zen pasaden otsailaren 14ean. Bertan hiriaren erabilera ezberdinen inguruan, hirigintza planetan emakumeak duen paztaidetzaz eta hiriak elkartruke eta komunikazio leku bezala eskaintzen duenaz aritu ginen. Gurekin izan ziren Aurora Justo, sociologo-urbanista (AJ), Marta Román, geografoa (MR) y Mónica de Blas, arkitektua (MB) Kolektiboaren izenean eta Zehar aldizkaritik: Miren Eraso (ZH) eta Carmen Navarrete (ZH).

------------------------------------

BEATRIZ COLOMINA

Frentes de batalla, E1027

“Marrazterakoan Le Courbusier argazkian sartzen da, arrotz baten etxea izanik hau berez. Okupatuz eta lurhartuz. bestearen irudia, espazioa, hiria eta sexualitatea berregiterakoan. Argazkiaren barruan edota argakian marraztea kolonizazio tresna da”.

----------------------------------------

ELISABETH DILLER

Lisaketa disidente baterako argibideak

Produkzio industrialeko eraginkortasunaren kudeaketak etxeko lanetan izan dituen ondorioak aztertzen ditu egileak eta bere buruari galdetzen dio: zer gertatuko litzateke lisatzeko zeregina eraginkortasunaren estetikatik erabat askatuko balitz? Lisaketa desidente baterako proiektua aurkezten du erantzun modura.

----------------------------------------

BEATRIZ PRECIADO

Mies-conception

Farnsworth etxearen gardentasunak, bere inguruan sortutako kritika opakoen parean sortzen duen aurkakotasunean oinarrituta ikerketa egingo du autoreak.

--------------------------------------

CARLOS HERNÁNDEZ PEZZI

Conocer, fluir, gozar

Berdintasun espazio baten eraikuntzarako hipotesia.

------------------------------------

GRETE STERN

Grete Stern ametsen fotomuntaia seriea argitaratzen hasi zen Idilio aldizkariako lehenengo argitalpenean, 1948 ko urriaren 26ean editatua. Idilio aldizkariak bi berritasun gehitu zituen garaiko argitalpen feministen barne: fotonobelak eta “El psicoanálisis le ayudará” orrialdea. Hasiera batean, fotonobelak Italiatik ekartzen ziren; geroago hemen egiten hasi ziren (Argentinan) eta izan ere, gero zinean karrera aipagarria izan zuten aktore asko Idilioko fotonobelatan hasiak izan ziren.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 22). zehar 44. Retrieved mayo 02, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/feminismoak/argitalpenak/zehar/zehar-44. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License