"Arabiar irudikapen garaikideak. Ekialde ertaina"

Arabiar irudikapen garaikideak. Ekialde ertaina Catherine David-ek zuzendutako mintegiaren izenburua da. Mintegi horrek UNIA arteaetapentsamendua erakundearen programari hasiera eman zion. Epe luzerako proiektu baten abiapuntua izan zen Arabiar irudikapen garaikideak. Ekialde ertaina. Proiektuaren helburua mundu osoko zentro kulturalen arteko hartu-emanak sustatzea da. Lehen fasean, 2001eko urriaren 22tik 26 arte Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateak Sevillan daukan egoitzan egin zen eta Ekialde ertainak bizi zuen egoera aztertzen saiatu ziren. Arreta berezia eskaini zioten esanahi berezia duen lur-eremu bati: Beirut, Libanoko hiriburuari.

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, noviembre 24). \'Arabiar irudikapen garaikideak. Ekialde ertaina\'. Retrieved abril 30, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arabiar-irudikapen-garaikideak/arabiar-irudikapen-garaikideak.-ekialde-ertaina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License