"Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa". Nadia Yassine

Alderdi islamistak eta alternatiba demokratikoa herrialde arabiarretan 04.16/19

Mundu arabiarra ez da bloke monolitiko bat, Mendebaldea ere ez den bezalaxe. Nadia Yassinek, Justizia eta izpiritualtasuna mugimendu islamista marokoarraren emakumezkoen atalaren eledun eta arduraduna bera, posible ikusten du zibilizazio bien arteko lotura puntuak aurkitzea, ez baitute, Samuel Huntington-ek 1997an beste gauza bat planteatu arren, ezinbestean elkarren aurkako borrokan zertan aritu. New Yorken irailaren 11n eta Madrilen martxoaren 11n izandako atentatuen ostean, Huntingtonen planteamenduak sustrai sakonak egin ditu gizarte mendebaldarretako sektorerik kontserbadoreenen artean, kolonialismoa justifikatu zuten tesi kulturalista eta esentzialista zaharrak atzera berpiztuz. “Baina mintegi hau bezalako ekimenek –azaldu zuen Nadia Yassinek Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa mintegiaren bosgarren jardunaldian eginiko ekarpenean zehar- lagundu egiten dute hausnarketarako eta elkarrizketarako espazio bat abian jartzen, hain zuzen aurreiritziak gainditu eta denontzako etorkizun habitagarri bat elkarrekin eraikitzea ahalbidetuko digun espazio bat”.

 

Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. buki. (2005, febrero 08). \'Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa\'. Nadia Yassine. Retrieved abril 30, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arabiar-irudikapen-garaikideak/arabiar-irudikapen-garaikideak.-diskurtso-kritikoak-eta-pentsamendu-politikoa.-nadia-yassine. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License