"Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa". Aboubakr JamaiPalestina eta Irak: okupazioaren esperientzia tragikoa eta beronen ondorioak 04.16/16 Mendebaldeko herrialdeetan ahaztu ohi dugu Ekialde Hurbila duela oso denbora gutxi deskolonizatutako lurralde bat dela. Baina kolonizazioaren oroitzapena ez da desagertu Israel (eta orain, baita Iraken zabaldutako tropa estatubatuarrak ere) kolonia garai horren herentziatzat ikusten duten hiritar arabiarren irudi mundutik. Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa mintegiaren bigarren jardunaldian eginiko ekarpenean zehar, Aboubakr Jamaik aztertu egin zuen Iraken inbasioaren eta arazo palestinarraren inpaktua mundu arabiarreko iritzi publikoan, eta arreta berezia eskaini zion Marokoko iritzi publikoari. “Kontuan izan behar dugu –azpimarratu zuen Aboubakr Jamaik- geografikoki urrun egon arren, iritzi publiko marokoarra dela Israelen gerra ekintzen edo Iraken kontrako eraso andanaren aurka gehien mugitu denetako bat”. Jamairen iritziz, gatazka biek Ekialdearen eta Mendebaldearen harreman historikoaren ezaugarri izan den borroka dinamikaren halako gaurkotze bat erakusten dute.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
buki. (2005, febrero 09). \'Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa\'. Aboubakr Jamai. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arabiar-irudikapen-garaikideak/arabiar-irudikapen-garaikideak.-diskurtso-kritikoak-eta-pentsamendu-politikoa.-aboubakr-jamai.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|