"Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa". Tariq Ramadan

Martxoaren 11ko atentatuen ostean Europan musulmana izatea
04.16/18

Dagoeneko hainbat mende badira planetako hainbat tokitan gutxiengo musulmanak daudela, Saharaz bestaldeko Afrikatik hasi (Nigeria, Burkina Faso, Ruanda...) eta India edo Asiako hego-ekialderaino iritsiz. Baina orain lehenbiziko aldiz ari da gertatzen komunitate musulman batek kultur testuinguru sekulartu batean txertatu behar izatea; honek bere ohituretako batzuk atzera pentsatu beharra eragingo dio. “Honi guztiari erantsi behar –zehaztu zuen Tariq Ramadanek Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa mintegiaren laugarren jardunaldian eginiko ekarpenean zehar- New Yorken irailaren 11n eta Madrilen martxoaren 11n izandako atentatuen ondorioak, mendebaldeko herrialdeetan islamofobiaren berrindartze bat ekarri baitute”.

Edonola ere, ez dugu ahantzi behar fede islamikoa bizi izateko eta ulertzeko modu desberdinak daudela. Ildo honetatik soziologo batzuek, Edward Said tartean, diote hainbat “islam” daudela, eta arrasto berari jarraiki Tariq Ramadanek kultura islamiko desberdinen izateari buruz hitz egiten du. Ramadanen iritziz, islam edo kultura islamiko horietan guztietan komunak diren elementu eta printzipio batzuk badira (corpus esoteriko bera baitute), baina kanpoko estaldura, gai historiko eta sozial zehatzei aurre egiteko moduak (inguruarekiko moldaketa) era askotakoak dira. “Konparazioa –argitu zuen Tariq Ramadanek-, islam guztietan berdin egiten da otoitza, baina pertsonen arteko harremanak oso ikuspegi desberdinetatik ulertzen dira”.

Arteleku TVk eginiko errepotajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. buki. (2005, febrero 08). \'Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa\'. Tariq Ramadan. Retrieved abril 30, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arabiar-irudikapen-garaikideak/arabiar-irudikapen-garaikideak.-diskurtso-kritikoak-eta-pentsamendu-politikoa.-tariq-ramadan. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License