"Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa". Salima Ghezali

Demokrazia. Zuzenbidezko estatua eta nazioarteko politika mundu arabiarrean

04.16/17

Salima Ghezalik, Los amantes de Sherezade eta Las tinieblas de la guerra: Argelia y Kosovo liburuen egileak, gogoratu zuen eskolan “arabiar mundua” esapidea entzuten zuelarik ez zela inoiz ‘mundu’ horretakoa sentitu. “Izan ere –azaldu zuen-, ezagutzen genuen orotatik kanpo zegoen zerbaiti buruz ari zirela iruditzen zitzaidan, Lurretik beretik ere kanpo balego bezala. Eta nik beti sentitu izan dut mundu errealaren barnean nagoela, munduaren barnean, besterik gabe”. Arabiar munduari buruz hitz egitea espazio arrotz, urruneko, exotiko, ilun, mehatxagarri... bati buruz hitz egitea da, hitza (eta, horrenbestez, boterea) duen subjektuari arrotz zaion mundu bati buruz alegia. Ghezaliren ustez, “arabiar mundua” esapidea gehiago da erosotasun intelektualaren emaitza ongi zehazturiko geografi, politika eta kultur errealitate bat aipatzen duen kontzeptu kategoria zorrotz bat baino. Gainera, ikuspegi mendebaldarretik “arabiar mundua” gauza estatiko eta bereizi gabetzat sumatzen da, modernitate-aurre suerte batean ainguratuta dagoen eta bere kasa bilakaerarik zertzeko ezgai den gauzatzat.

 

Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. buki. (2005, febrero 08). \'Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa\'. Salima Ghezali. Retrieved abril 30, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arabiar-irudikapen-garaikideak/arabiar-irudikapen-garaikideak.-diskurtso-kritikoak-eta-pentsamendu-politikoa.-salima-ghezali. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License