"Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa". Gema Martín Muñoz, Nuria Enguita eta Catherine David

Arabiar irudikapen garaikideak

 

04.16/14

Mintegi honen sorburua paradoxa arriskutsu baten egiaztapena da. Mendebaldeko hedabideak mundu arabiar eta musulmanari buruzko albistez beteta daude, baina informazio horiek beti alderdirik sentsazionalistetan eta topikoenetan geratzen dira, eta ez dira ahalegintzen herrialde horietan egun diren egoera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalei buruzko azalpen zorrotz eta konplexua azaltzen. “Golkoko I. Gerratik –azaldu zuen Gema Martín Muñozek Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa mintegiaren aurkezpenean-, Mendebaldean berpiztu egin da pentsamendu orientalista (hauxe da, hain justu, XIX. mendeko kolonialismoaren oinarri ideologikoa), hots, arabiar mundua multzo itxi eta homogeneotzat ikusten duena, bere baliabide hutsez atzean uzteko gai ez den modernitate-aurreko gizarte eta politika egitura batean ainguratuta balego bezala”. Mintegi honen helburua gaur egun mundu arabiar eta musulmanean bizi den egoera konplexua azaltzen duten faktore historiko, politiko, sozial, ekonomiko eta antropologiko batzuei buruzko azterketa zehatz eta askotariko bat eskaintzea da; izan ere, faktore horiek baldintzatzen dituzte Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko harreman gatazkatsuak. Horretarako, oso ideologi esparru desberdinetatik (islamismo, feminismo, ezkerreko gizarte mugimendu eta abarretatik) datozen hainbat idazle, pentsalari eta kazetari independenteri egin diegu dei, kontuan izanik betiere horien diskurtsoaren oinarria zeharo demokratikoa izatea.

 

 

Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.
Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. buki. (2005, febrero 09). \'Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa\'. Gema Martín Muñoz, Nuria Enguita eta Catherine David. Retrieved abril 30, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arabiar-irudikapen-garaikideak/arabiar-irudikapen-garaikideak.-diskurtso-kritikoak-eta-pentsamendu-politikoa.-gema-martin-munoz-nuria-enguita-eta-catherine-david. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License