Langileen autonomiaren artxibo digitala
Espai en Blanc fundazioak, Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundia eta UNIArekin elkarlanean, sortutako ekimen honek beste langile mugimenduaren bizipen, liburu eta argitalpenak biltzea du helburu. Beste adjektibo horrekin Espai en Blanc fundazioko kideek Frankismo eta Trantsizio garaian sortu zen mugimendu asanbleario eta antikapitalistari egiten diote erreferentzia. Bildu asmo dituzten dokumentuak interesa duen ororen eskura ipiniko dituzte sarean, iraganari "gaur egunetik begiratu ahal izateko", egungo borrokek dituzten beharrak kontuan hartuta alegia. Hortaz, memoriaren inguruko interbentzio politikoa da abian jarri duten artxibo digitalaren sorrera, baina baita aktualitatearen ingurukoa ere.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
larraitz. (2006, junio 09). Langileen autonomiaren artxibo digitala. Retrieved mayo 08, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/proiektu-egoiliarrak/langileen-autonomiaren-artxibo-digitala.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|