Galleterak. Oroimen bizia

Galleterak. Oroimen bizia

Galleterak. Oroimen bizia Pripublikarrak kolektiboaren proiektu berria da. Ekimen honek emakumeen lana, emantzipazioa eta borroka sinbolizatzen duen gremio baten memoria historikoa berreskuratu du. Bilbo eraikitzen lagundu zuten emakumeak atzeman eta gogora ekarri nahi dituen proiektua da hau. Emakume horien ahalegina, lana eta erreibindikazioak Deustuko Erriberaren garapen industrialaren ikur bilakatu dira egun. Garai batean emakumeak nagusi izan ziren, zirga, bakailautegi, “jute” fabrika, kalamu-trentza, bela-joste eta bestelako utzigintzako lanpostu laguntzaileetan. Proiektu honek, aintzat hartu nahi du emakume horiek guztiek eginiko lana galleteren kasua oinarri hartuta, egungo galleterak nortzuk diren aztertzeko hausnarketa bultzatu eta emakumeok bizi ditugun lan-baldintzen inguruan eztabaida piztu.

Proiektua bide eta tresna anitzak baliatuz garatuko dute Pripublikarrek: www.galleteras.net webgunea, Marta Zabala eta Maite Ibañez-ek idatzitako “ Las Galleteras de Deusto. Mujer y trabajo en el Bilbao Industrial” liburua, galletera bezala lan egin zuten eta egun lanean diharduten emakume ezberdinen testigantzen bideoa eta Bilboko kulturgune askotan ikusgai egongo den argazki, bideo eta liburuz osatutako erakusketa display-a.

Aste honetan www.galleteras.net webgunea aurkeztu nahi dugu. Bertan, proiektua osatzen duten atal guztien inguruko informazioa topatu daiteke.

www.galleteras.net arteleku.net-en zerbitzariak bere barne hartzen duen proiektua da.


1375.jpg
Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, junio 09). Galleterak. Oroimen bizia. Retrieved mayo 08, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/proiektu-egoiliarrak/galleterak.-oroimen-bizia. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License