Optikak

 

Optikak Bilbon jaio edo bizi izan diren 35 emakumek eginiko argazki eta hausnarketek osatutako artxiboa da. Emakume izateko modu ezberdinak. Emakumeak, begiratzen duten subjektu moduan, eta ez besteek begiratzen dituzten objektu bezala. Pripublikarrak-ek galderak egin dizkie hainbat gairen inguruan: lana, sexualitatea, etxea, espazio publikoa, harremanak, familia, etorkizuna...


Idatziz edo argazkien bidez eman dizkieten erantzunak Bilboko 50.000 etxetan jaso dituzte postal bidalketa handi bati esker. Optikak Xabier Arakistainek komisariatu zuen "Para todos los públicos" erakusketaren barruan kokatu behar den ekimena da. Erakusketa hori 2006ko martxoaren 2tik maiatzaren 7 arte egon zen zabalik Bilboko Rekalde aretoan. Optikak Pripublikarrak taldearen lehen proiektua izan zen, pribatu eta publikoaren arteko hitz jokoa, generorik gabeko esanahi propioa sortzen duena begibistakoa eta intimoa denaren arteko hierarkia hautsiz.

Optikak arteleku.net-en zerbitzariak bere barne hartzen duen proiektua da.

 

1184.jpg
Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, junio 09). Optikak. Retrieved mayo 08, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/proiektu-egoiliarrak/optikak. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License