Soinu mapa

SOINU MAPA elkarlanera eskainitako egitasmoa da. Fonografia edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz landa grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatu nahi ditu. Hain zuzen, webgune honetan euskal herrian zehar egindako hainbat grabaketa kontsultatu daitezke, toki bakoitzaren soinu errealitateari buruz pista gehiago ematen dituztenak. Zuk ere grabaketak egiteko ohitura edo gogoa baldin baduzu zure ekarpena egin dezakezu, mapa hau osatu eta zure grabaketak hurrengo bisitariekin elkarbanatzeko. Ekarpen guztiak beraien elkartrukea erabilpena arautzeko Creative Commons

lizentziapean daude.

 

2001. urtean Luz Maria Sanchez

mexikarrak euskal herrian egindako grabaketei bizi berria emateko egitasmoa da SOINU MAPA . Orduan, mexikoko artista honek, ARTELEKUn, Donostiako Arte Garaikideen zentruan, egindako egonaldia aprobetxatuz, euskal herriko geografian zehar egindako hainbertze landa-grabaketa jaso zituen, Tuterarik Baionara, eta Bilbaotik Gasteizera. Grabazio hauek Artelekuko artxibategian izan dira orain arte, norbaitek, Luz Mariak utzitako dokumentazioan zioen bezala, hartu eta nahi duenerako erabiltzeko prest. Hiru urte beranduago Audiolab-ek grabaketa guzti hauei behar bezalako atentzioa eta balioa emateko asmoz SOINU MAPA sortu du.

 

Bestalde Luz Maria Sanchezen grabaketa bilduma hau bigarren egitasmo baterako abiapuntu bihurtu da. 2005eko azaroan martxan jarri zen RE:MAPA proiektuak gure inguruan dauden hainbat artista gonbidatu ditu grabaketa orijinalak hartu eta hauek nahi bezala berrinterpretatzeko.

 

SOINU MAPA Audiolab Artelekuk sortutako egitasmoa da, Luz Maria Sanchez eta Enrike Hurtadoren (ixi-software

) laguntzarekin.

 soinumapa.net

www.soinumapa.net
Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, octubre 25). Soinu mapa. Retrieved mayo 08, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/soinu-mapa/soinu-mapa. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License