mobileSOSproject

mobileSOSproject telefono mugikorrarentzat Morse kodigoan sortutako SOS batean oinarritzen den proiektu artistikoa da. Morse kodigoan SOS argi-mezua luzera ezberdineko argiez osaturiko seinalea da / 3 motz + 3 luze + 3 motz/.


Proiektuaren ardatza larrialdi mezu honen inguruan grabaturiko bideoek osatzen dute, bahiketak, hilketak edo istripuak irudikatzen dituzten laburmetraiak dira hauek. Youtube edo euskaltuben bildutako bideo hauek mezuaren erabileraren inguruan eraikitako sorkuntzak dira eta gertaera dataren arabera sailkatzen dira.

Gertaera bakoitza, bideoaz gain, Interneten aurkitutako informazioaz osatzen da, informazio honen bidez ikusleak gertaera faltsuaren? testuinguru faltsua? garatzen du, gaur egun gizartearekiko informazioak eta bere sare garrantzitsuena bilakatu den Internetek duen eragina islatzen duelarik.


mobileSOSproject elkarlanean eskainitako egitasmoa da eta publikoa den wiki honen bitartez aurkezten da, beraz, nahi izanez gero proiektuan parte har dezakezu.


mobileSOSproject Urtzi Ibarguenek sortutako proiektua da eta Artelekuren laguntzarekin garatu da.

 

1779.gif
Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, junio 09). mobileSOSproject. Retrieved mayo 08, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/proiektu-egoiliarrak/mobilesosproject. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License