383 Boletina

- Hondakinak

 

TAILERRA

Daniel Canogarrek eskainia

Data: Urtarrilak 25etik 29ra

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:00etara

Parte hartzaileak: 15

Izena emateko epea: Urtarrilak 13. Bidali zure datu pertsonalak, zure CVa eta motibazio eskutitza arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Argazki kredituak: Max Estrella Galeriaren adeitasuna. Daniel Canogar VEGAP

Hondakinak tailerrak parte hartzaile guztiak gonbidatzen ditu arkeologo lanetan aritzera zabortegi, txatartegi, desguaze eta bertan behera utzitako orubeetan, toki horietan hainbat hondakin aurki baitaitezke. Halaber, tailerrean foro egoki bat antolatuko da hondakin horiek testuinguruan berriro kokatzeko eta artearen bidez zentzu berri bat emateko.


Informazio gehiago

hondakinak


 

- Litografia

 

TAILERRA

Don Herbertek eskainia

Data: Otsailak 1etik 26ra

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez

Prezioa: 78,13€

Izena emateko epea: Urtarrilak 25. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Urte askotan Artelekuk litografia tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean. Tailer horien helburua partaideak litografiaren tekniketan murgilaraztea da eta bertan estanpazio-prozesua hasieratik bukaeraraino landuko da: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu. Betiere, Don Herbert estanpatzaile maisuak gainbegiratuko du prozesu osoa.

 

Informazio gehiago

litografia10

 

 

- Performance Edizioa Bloga

 

Zehar aldizkariaren 65. alea, Performance Edizioa aitzakitzat hartuta, Blogak  martxan jarraitzen du Artelekuko webgunean. Blogaren koordinatzailea Itziar Okariz da, eta jada hirugarren posta idatzi du. Bertan komentarioak, galderak eta iruzkinak egin daitezke.

Foroa gazteleraz aurrera eramango da.

zehar65

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2010, enero 04). 383 Boletina. Retrieved mayo 07, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/383-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License