1. Zuzeneko animazioko tekniken tailerra (kamera azpian)
TAILERRA
Koordinazioa: Isabel Herguera
Egunak: Urriak 13tik 23ra
Ordutegia: 10:00 -
14:00 / 16:00 -
19:30
Izena ematea: Urriak 4. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera
Parte-hartzaileak: Gehienez 8 lagun
Tailerraren helburua mugimendu eta erritmoaren
zentzumena garatzea da, eta horretarako, animazio zuzeneko hainbat teknika
erabiliko ditugu. Kamerapeko animazioa teknika aproposa da era intuitiboan lan
egin nahi dugunean. Kamerapeko zuzeneko animazioak irudi bakoitza desegitea
eskatzen du, hurrengo irudia sortzeko.
Informazio gehiago
2.Mid_e Nazioarteako VII. Erakustaldia. Mid_e'09
Egunak: 2009ko urriak 5etik 9ra
Lekua: Arteleku
Antolatzailea: Colectivo YOX
Informazio gehiago www.mid-e.com webgunean
Erakustaldiaren zazpigarren edizioa. MID_E plataformak gogoeta
egin nahi du artearen eta kultura hiritarreko adierazpenen
muga-lerroetan
dauden jardunbideen inguruan, eta agerian jarri nahi ditu jardunbide
horiek. Erakustaldiaren egitarauak zenbait ekintza eskaintzen ditu
gaurko sorkuntzaz eztabaidatzeko eta hura hedatzeko. Nagusiki, hiru
arlo
hartzen ditu, askotariko baliabideak eta formatuak biltzen dituzten
arlo hauek:
Gaur egungo moda_Irudi elektronikoa_DJ-Musika sorkuntza
Informazio gehiago
Koordinazioa: Ciudades Creativas en la Sociedad de la Imaginación
Data: Azaroak 11tik 14ra
Gonbidatuak: Jaime Lerner, Olivier Schulbaum, Juan Freire, Marga Íñiguez, Isabel Donato, Juan Pastor, Straddle 3, Una experiencia Sonar.
Ekitaldi honen bidez aurrera egin nahi da hiri gunearen garapen
iraunkorreko eredutzat jotzen den Irudimenaren Gizartearen paradigman eta, aldi
berean, sakonki aztertu nahi dira gizarte horren euskarri diren sistemak: pertsonen sormena, gizarte eta ekonomia
sareen indarra, azaleratzen ari diren enpresa
eta ekintzailetasun ereduak, eta hazkunde
eta iraunkortasunaren erronka orokorrei aurre egiteko desafioa.
Informazio gehiago