374 Boletina

1. Zuzeneko animazioko tekniken tailerra (kamera azpian)

 

TAILERRA

Koordinazioa: Isabel Herguera

Egunak: Urriak 13tik 23ra

Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:30

Izena ematea: Urriak 4. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Parte-hartzaileak: Gehienez 8 lagun

Tailerraren helburua mugimendu eta erritmoaren zentzumena garatzea da, eta horretarako, animazio zuzeneko hainbat teknika erabiliko ditugu. Kamerapeko animazioa teknika aproposa da era intuitiboan lan egin nahi dugunean. Kamerapeko zuzeneko animazioak irudi bakoitza desegitea eskatzen du, hurrengo irudia sortzeko.

 

Informazio gehiago

herguera

 

 

 

2.Mid_e Nazioarteako VII. Erakustaldia. Mid_e'09


Egunak: 2009ko urriak 5etik 9ra

Lekua: Arteleku

Antolatzailea: Colectivo YOX

Informazio gehiago www.mid-e.com webgunean

Erakustaldiaren zazpigarren edizioa. MID_E  plataformak gogoeta egin nahi du artearen eta kultura hiritarreko adierazpenen muga-lerroetan dauden jardunbideen inguruan, eta agerian jarri nahi ditu jardunbide horiek. Erakustaldiaren egitarauak zenbait ekintza eskaintzen ditu gaurko sorkuntzaz eztabaidatzeko eta hura hedatzeko. Nagusiki, hiru arlo hartzen ditu, askotariko baliabideak eta formatuak biltzen dituzten arlo hauek:

Gaur egungo moda_Irudi elektronikoa_DJ-Musika sorkuntza


Informazio gehiago

MID_E gif


 

3. Sormena eta Berriztapenaren V. Nazioarteko Biltzarra (Cáceres)

 

Koordinazioa: Ciudades Creativas en la Sociedad de la Imaginación

Data: Azaroak 11tik 14ra

Gonbidatuak: Jaime Lerner, Olivier Schulbaum, Juan Freire, Marga Íñiguez, Isabel Donato, Juan Pastor, Straddle 3, Una experiencia Sonar.

Ekitaldi honen bidez aurrera egin nahi da hiri gunearen garapen iraunkorreko eredutzat jotzen den Irudimenaren Gizartearen paradigman eta, aldi berean, sakonki aztertu nahi dira gizarte horren euskarri diren sistemak: pertsonen sormena, gizarte eta ekonomia sareen indarra, azaleratzen ari diren enpresa  eta ekintzailetasun ereduak,  eta hazkunde eta iraunkortasunaren erronka orokorrei aurre egiteko desafioa.

 

Informazio gehiago

cáceres


 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, septiembre 28). 374 Boletina. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/374-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License