377 Boletina

1. Ideien Hiri Azoka. Hitzaldi irekia

 

Bihar, urriak 23 ostirala, 19:00etan, Axel Timmek (Raumlabor) hitzaldi irekia eskainiko du Artelekuko hitzaldi aretoan.

 

Informazio gehiago

urban market place

 

 

2. "Itxaropenaren eta etsipenaren artean" Irakurketa taldea

 

Koordinazioa: Iñaki Urdanibia

Lekua: Artelekuko mediateka

Ordutegia: 19:00etan

 

Irakurketak:

Azaroak 5W ou le souvenir d’enfance (W edo haurtzaroko oroitzapenak), Georges Perec
Azaroak 26,  Le rivage des Syrtes  (Syrteetako herbehereak), Julien Gracq
Abenduak 17, Waiting for the Barbarians (Barbaroei itxaroten), J.M. Coetzee
Urtarrilak 10, Godot-i itxaroten, Samuel Beckett

Aurreko saioetan Ernst Jünger, J.M.-G. Le Clézio, Michel Tournier eta Zamiatin bezalako autoreen lanetara hurbilduz  utopia irakurri  baldin badugu , amestutako paradisuak ikusiz edo infernuetara jaitsiz, ez-leku zoragarrien eta ezertarako nahi ez ditugun beste leku haien arteko kulunkada pendulu-mugimendu etengabea da gizakien bizitzan. Dirudienez bidaia horretan egi bihurtzen da esaerak dioena, hau da, zain dagoena beti larri, batzuetan behintzat.

Irakurketa taldea gaztelaniaz aurrera eramango da.


Informazio gehiago

urdanibia

 

 

 

3. Erreala proiektatu. Arkitektura film- mintzairak

 

ERAKUSKETA

Koordinazioa: BNV Producciones, Cristina Enea Fundazioa, COAVN Gipuzkoa

Data: Urriak 29tik abenduak 31ra

Lekua: Cristina Enea. Ingurumen Baliabideen Etxea

Ordutegia: Astelehenetik larunbatera 9:30 - 13:30 eta 15:00 - 20:00

Igandeak eta jaiegunak 10:00 -13:30

 

Artelanak:

Lagos. Wide & Close: bidaia elkarreragile bat bor-bor den hirira

Ocharcoaga

Bidebieta

Irudi zinematografiko, hiri moderno eta arkitekturaren arteko erlazioek zinemaren historiaren jatorrian bertan dute oinarria, XIX. mendearen azken urteetan. Egun, arkitekturak eta zinemak aliantza eta inspirazio berriak bilatzen dituzte oraindik, botere sinboliko, politiko eta ekonomikoen arteko erlazio berriak agerian uzteko zein sendotzeko.

 

Informazio gehiago

Cristina enea

 

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, octubre 19). 377 Boletina. Retrieved mayo 04, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/377-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License