373 Boletina

1. My map is not your map. Jarduera irekiak

 

Dick Van Dijkek eta José Luis Pajaresek eskainitako tailerrarekin batera publiko orokorrari zuzendutako hurrengo hitzaldi irekiak izango dira:

Irailak 24, 19:00etan, Giles Lane: "Beyond cartography".

Irailak 25, 18:00etan, Emaitzen aurkezpena. 19:00etan, Julius von Bismarck. Performancea: "The human reconstruction of space and time". Parte hartzeko arteleku@gipuzkoa.net helbidean izena eman behar da.

 

Informazio gehiago

mymap



2. Subjektua eraikitzea kultura digitalean. Erretratua, identitatea eta medio berriak

 

TAILERRA - HITZALDIA

Koordinazioa: José Ramón Esparza

Gonbidatuak: Hellen Van Meene, Javier Echevarría

Data: Urriak 19tik 22ra

Izena emateko epea: Irailak 30. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera.

Erretratuaren generoa eta bere bilakaera historikoa estuki lotuta daude norbanakoaren gizarte ikuskerarekin eta nortasuna eraikitzearekin. Errenazimenduan nortasuna, subjektuaren ideia, koloreekin lotzen zen eta ondorioz, egonkortzat eta norbanakoaren izaeraren baitakotzat jotzen zen. XVIII. mendetik aurrera, subkontzientearen existentziaz mintzatzen hasi ziren zientzialariak. Nortasunaren zati bat da subkontzientea, nola funtzionatzen duen ezezaguna zaiguna...

Ramón Esparza

 

Informazio gehiago

esparza

 

 

 

3. Ideien Hiri Azoka

 

TAILERRA

Koordinazioa: Cecilia Andersson

Data: Urriak 22tik 24ra / Azaroak 19tik 21era / Abenduak 17tik 21era

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara

Izena emateko epea: Irailak 30. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Herritarren parte hartzea susta dezaketen eta Gipuzkoako hiri garapenaren etorkizunari lotutako erabaki-hartze prozesuak bultzatzen duten eredu inklusiboak garatzea da tailer honen atzean dagoen ideia orokorra.

 

Informazio gehiago

urban market place

 

 

4. Zuzeneko animazioko tekniken tailerra (kamera azpian)

 

TAILERRA

Koordinazioa: Isabel Herguera

Egunak: Urriak 13tik 23ra

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30etara

Izena ematea: Urriak 4. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Parte-hartzaileak: Gehienez 8 lagun

 

Tailerraren helburua mugimendu eta erritmoaren zentzumena garatzea da, eta horretarako, animazio zuzeneko hainbat teknika erabiliko ditugu. Kamerapeko animazioa teknika aproposa da era intuitiboan lan egin nahi dugunean. Kamerapeko zuzeneko animazioak irudi bakoitza desegitea eskatzen du, hurrengo irudia sortzeko.

 

Informazio gehiago

herguera

 

 

 

5. Zehar 65: Performance edizioa

 

Zehar aldizkariaren azken alea iada ikusgai dago bai PDF formatuan Artelekuko webgunean, bai inprimatutako edizioan euskara/ gaztelania eta gaztelania/ ingelesean.


Zehar65

 

 

 




Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, septiembre 21). 373 Boletina. Retrieved noviembre 21, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/373-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License