375 Boletina3. Inmersiones'09
Ekoizleak: Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila eta Amarika Proiektua Kudeatzailea: Izaskun Álvarez Gainza Edozein galdera edo zalantza argitzeko: info@inmersiones09.net Inmersiones 09 egungo testuinguruan artista eta talde hurbilen edo berrien ekoizpen garaikideak aztertzeko sorturiko proiektu-ekintza-bilgunea da. INM09 delakoak euskal arteari adierazpen guztietan laguntzeko plataforma gisa jarduten du, artisten komunitatea sortuz. 2009. urtean, Inmersiones-ek lan sare berriak hedatu eta sortzea du helburu. Horretarako, INM09 euskal kulturaren rola sendotzen ahaleginduko da, hogeita hamar bat artista berri hautatuz, katalogoa argitaratuz eta Euskal Herriko hainbat arte eta kultura zentro ereduzkotatik bira bat eginez.
4. Performancea: Ryan Beroki-Maleta
Antolatzailea: Colectivo Artitadetó (Maialen Dissard, Patricia Gómez Rojo, Helga Massetani) Data: Urriak 9, 15:00etatik aurrera Lekua: Biarritzeko Aireportua Kontaktua: artitadeto@gmail.com Artitadetó taldea herrialde desberdinetako aireportuetan performance sail bat egiteko bere europar tourrera abiatzen da, Biarritzen hasita, Arte y Derecho fundazioak emandako bekari esker bere “Ryan beroki-maleta” proiektua burutzeko. Tourra Biarritzeko Aireportuan hasiko da, non lehenengo performance publikoa egingo den. Hemendik, taldea Dublin, Londres eta Marsellarako bidean jarriko da, azkenik, urriak 19an 17:10etan Biarritzera itzultzeko.
5. "Literatura larrutuz" irakurketa taldea
Koordinazioa: Iratxe Retolaza Ordutegia: 19:00etan Lekua: Liburutegia
Irakurgaiak: Urriak 28: Miren Agur Meaberen Azalaren kodea Azaroak 11: Uxue Apaolazaren “Bueltak” narrazioa, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana. Azaroak 25: Anjel Erroren Gorputzeko humoreak, Abenduak 9: Eider Rodriguezen “Haragia” narrazioa, Uxue Alberdiren Aulki-jokoa.
Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua. Horretarako, literaturara hurbiltzeko begirada zehatz bat garatuko dugu: gorputzaren eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarrera bilduko den begirada. Irakurgai desberdinen bitartez gorputzaren inguruko hainbat azterbide landuko dira: sexualitatearen eraikuntza, nortasun fisikoaren errepresentazioa, zahartzaroaren zama… Taldea Euskara hutsean aurrera eramango da
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
naia. (2009, octubre 05). 375 Boletina. Retrieved noviembre 21, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/375-boletina.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|