375 Boletina

1.Mid_e Nazioarteako VII. Erakustaldia. Mid_e'09


Antolatzailea: Colectivo YOX

Egunak: 2009ko urriak 5etik 9ra

Lekua: Arteleku

Informazio gehiago www.mid-e.com webgunean

Erakustaldiaren zazpigarren edizioa. MID_E  plataformak gogoeta egin nahi du artearen eta kultura hiritarreko adierazpenen muga-lerroetan dauden jardunbideen inguruan, eta agerian jarri nahi ditu jardunbide horiek. Erakustaldiaren egitarauak zenbait ekintza eskaintzen ditu gaurko sorkuntzaz eztabaidatzeko eta hura hedatzeko. Nagusiki, hiru arlo hartzen ditu, askotariko baliabideak eta formatuak biltzen dituzten arlo hauek:

Gaur egungo moda_Irudi elektronikoa_DJ-Musika sorkuntza


Informazio gehiago

MID_E gif



2. Ideien Hiri Azoka

 

TAILERRA

Koordinazioa: Cecilia Andersson

Data: Urriak 22tik 24ra / Azaroak 19tik 21era / Abenduak 17tik 21era

Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00

Izena emateko epea: Urriak 15a arte luzatu da. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Herritarren parte hartzea susta dezaketen eta Gipuzkoako hiri garapenaren etorkizunari lotutako erabaki-hartze prozesuak bultzatzen duten eredu inklusiboak garatzea da tailer honen atzean dagoen ideia orokorra.

 

Informazio gehiago

urban market place



3. Inmersiones'09

 

Ekoizleak: Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila eta Amarika Proiektua

Kudeatzailea: Izaskun Álvarez Gainza

Edozein galdera edo zalantza argitzeko: info@inmersiones09.net

Inmersiones 09 egungo testuinguruan artista eta talde hurbilen edo berrien ekoizpen garaikideak aztertzeko sorturiko proiektu-ekintza-bilgunea da. INM09 delakoak euskal arteari adierazpen guztietan laguntzeko plataforma gisa jarduten du, artisten komunitatea sortuz. 2009. urtean, Inmersiones-ek lan sare berriak hedatu eta sortzea du helburu. Horretarako, INM09 euskal kulturaren rola sendotzen ahaleginduko da, hogeita hamar bat artista berri hautatuz, katalogoa argitaratuz eta Euskal Herriko hainbat arte eta kultura zentro ereduzkotatik bira bat eginez.

 

Informazio gehiago

inmersiones

 

 

4. Performancea: Ryan Beroki-Maleta 

 

Antolatzailea: Colectivo Artitadetó (Maialen Dissard, Patricia Gómez Rojo, Helga Massetani)

Data: Urriak 9, 15:00etatik aurrera

Lekua: Biarritzeko Aireportua

Kontaktua: artitadeto@gmail.com

Artitadetó taldea herrialde desberdinetako aireportuetan performance sail bat egiteko bere europar tourrera abiatzen da, Biarritzen hasita, Arte y Derecho fundazioak emandako bekari esker bere “Ryan beroki-maleta” proiektua burutzeko.

Tourra Biarritzeko Aireportuan hasiko da, non lehenengo performance publikoa egingo den. Hemendik, taldea Dublin, Londres eta Marsellarako bidean jarriko da, azkenik, urriak 19an 17:10etan Biarritzera itzultzeko.

 

Informazio gehiago


artitadetó

 

 

5. "Literatura larrutuz" irakurketa taldea

 

Koordinazioa: Iratxe Retolaza

Ordutegia: 19:00etan

Lekua: Liburutegia

 

Irakurgaiak

Urriak 28: Miren Agur Meaberen Azalaren kodea

Azaroak 11: Uxue Apaolazaren “Bueltak” narrazioa, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana.

Azaroak 25: Anjel Erroren Gorputzeko humoreak, 

Abenduak 9: Eider Rodriguezen “Haragia” narrazioa, Uxue Alberdiren Aulki-jokoa.

 

Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua. Horretarako, literaturara hurbiltzeko begirada zehatz bat garatuko dugu: gorputzaren eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarrera bilduko den begirada. Irakurgai desberdinen bitartez gorputzaren inguruko hainbat azterbide landuko dira: sexualitatearen eraikuntza, nortasun fisikoaren errepresentazioa, zahartzaroaren zama…

Taldea Euskara hutsean aurrera eramango da

 

Informazio gehiago

irakurketa taldea

 

 

 

 

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, octubre 05). 375 Boletina. Retrieved mayo 03, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/375-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License