376 BoletinaUrriak 19, 19:00etan. Mintegiaren aurkezpena/ hitzaldia. Ramón Esparza: "Estrategias del retrato y visiones del sujeto" Urriak 22, 19:00etan. Hitzaldia. Javier Echevarría. Mahai ingurua eta amaiera Mintegiaren helburuak norbanakoaren ikuskeren arteko erlazioa eta horrek erretratuaren generoan duen isla aztertzea, ikasleei erretratuaren munduan barneratzea ahalbidetuko dieten gaitasunak transmititzea eta web 2.0aren bideen nartzisismo berria aztertzea dira, azken hau kultura digitalean subjektua eraikitzearen inguruko hitzaldi batean hausnartuko delarik.
2. "Literatura larrutuz" irakurketa taldea
Koordinazioa: Iratxe Retolaza Ordutegia: 19:00etan Lekua: Artelekuko liburutegia
Irakurgaiak: Urriak 28: Miren Agur Meaberen Azalaren kodea Azaroak 11: Uxue Apaolazaren “Bueltak” narrazioa, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana Azaroak 25: Anjel Erroren Gorputzeko humoreak Abenduak 9: Eider Rodriguezen “Haragia” narrazioa, Uxue Alberdiren Aulki-jokoa Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua. Horretarako, literaturara hurbiltzeko begirada zehatz bat garatuko dugu: gorputzaren eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarrera bilduko den begirada. Irakurgai desberdinen bitartez gorputzaren inguruko hainbat azterbide landuko dira: sexualitatearen eraikuntza, nortasun fisikoaren errepresentazioa, zahartzaroaren zama… Taldea Euskara hutsean aurrera eramango da.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
naia. (2009, octubre 13). 376 Boletina. Retrieved noviembre 21, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/376-boletina.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|