376 Boletina

1. Subjektua eraikitzea kultura digitalean. Erretratua, identitatea eta medio berriak. Hitzaldi irekiak


Urriak 19, 19:00etan. Mintegiaren aurkezpena/ hitzaldia. Ramón Esparza:  "Estrategias del retrato y visiones del sujeto"

Urriak 22, 19:00etan. Hitzaldia. Javier Echevarría. Mahai ingurua eta amaiera

Mintegiaren helburuak norbanakoaren ikuskeren arteko erlazioa eta horrek erretratuaren generoan duen isla aztertzea, ikasleei erretratuaren munduan barneratzea ahalbidetuko dieten gaitasunak transmititzea eta web 2.0aren bideen nartzisismo berria aztertzea dira, azken hau kultura digitalean subjektua eraikitzearen inguruko hitzaldi batean hausnartuko delarik.

 

Informazio gehiago

esparza

 

 

2. "Literatura larrutuz" irakurketa taldea

 

Koordinazioa: Iratxe Retolaza

Ordutegia: 19:00etan

Lekua: Artelekuko liburutegia

 

Irakurgaiak

Urriak 28: Miren Agur Meaberen Azalaren kodea

Azaroak 11: Uxue Apaolazaren “Bueltak” narrazioa, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana

Azaroak 25: Anjel Erroren Gorputzeko humoreak

Abenduak 9: Eider Rodriguezen “Haragia” narrazioa, Uxue Alberdiren Aulki-jokoa

Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua. Horretarako, literaturara hurbiltzeko begirada zehatz bat garatuko dugu: gorputzaren eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarrera bilduko den begirada. Irakurgai desberdinen bitartez gorputzaren inguruko hainbat azterbide landuko dira: sexualitatearen eraikuntza, nortasun fisikoaren errepresentazioa, zahartzaroaren zama…

Taldea Euskara hutsean aurrera eramango da.

 

Informazio gehiago

irakurketa taldea

 

 

3. Ideien Hiri Azoka

 

TAILERRA

Koordinazioa: Cecilia Andersson

Data: Urriak 22tik 24ra / Azaroak 19tik 21era / Abenduak 17tik 21era

Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00

Izena emateko epea: Urriak 15a arte luzatu da. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Herritarren parte hartzea susta dezaketen eta Gipuzkoako hiri garapenaren etorkizunari lotutako erabaki-hartze prozesuak bultzatzen duten eredu inklusiboak garatzea da tailer honen atzean dagoen ideia orokorra.

 

Informazio gehiago

urban market place

 

Document Actions
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, octubre 13). 376 Boletina. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/376-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License
Boletina
Apuntatu Artelekuko boletinera
(Required)