373 Boletina1. My map is not your map. Jarduera irekiak
Dick Van Dijkek eta José Luis Pajaresek eskainitako tailerrarekin batera publiko orokorrari zuzendutako hurrengo hitzaldi irekiak izango dira: Irailak 24, 19:00etan, Giles Lane: "Beyond cartography". Irailak 25, 18:00etan, Emaitzen aurkezpena. 19:00etan, Julius von Bismarck. Performancea: "The human reconstruction of space and time". Parte hartzeko arteleku@gipuzkoa.net helbidean izena eman behar da.
2. Subjektua eraikitzea kultura digitalean. Erretratua, identitatea eta medio berriak
TAILERRA - HITZALDIA Koordinazioa: José Ramón Esparza Gonbidatuak: Hellen Van Meene, Javier Echevarría Data: Urriak 19tik 22ra Izena emateko epea: Irailak 30. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera. Erretratuaren generoa eta bere bilakaera historikoa estuki lotuta daude norbanakoaren gizarte ikuskerarekin eta nortasuna eraikitzearekin. Errenazimenduan nortasuna, subjektuaren ideia, koloreekin lotzen zen eta ondorioz, egonkortzat eta norbanakoaren izaeraren baitakotzat jotzen zen. XVIII. mendetik aurrera, subkontzientearen existentziaz mintzatzen hasi ziren zientzialariak. Nortasunaren zati bat da subkontzientea, nola funtzionatzen duen ezezaguna zaiguna... Ramón Esparza
3. Ideien Hiri Azoka
TAILERRA Koordinazioa: Cecilia Andersson Data: Urriak 22tik 24ra / Azaroak 19tik 21era / Abenduak 17tik 21era Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara Izena emateko epea: Irailak 30. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera Herritarren parte hartzea susta dezaketen eta Gipuzkoako hiri garapenaren etorkizunari lotutako erabaki-hartze prozesuak bultzatzen duten eredu inklusiboak garatzea da tailer honen atzean dagoen ideia orokorra.
TAILERRA Koordinazioa: Isabel Herguera Egunak: Urriak 13tik 23ra Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30etara Izena ematea: Urriak 4. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera Parte-hartzaileak: Gehienez 8 lagun
Tailerraren helburua mugimendu eta erritmoaren zentzumena garatzea da, eta horretarako, animazio zuzeneko hainbat teknika erabiliko ditugu. Kamerapeko animazioa teknika aproposa da era intuitiboan lan egin nahi dugunean. Kamerapeko zuzeneko animazioak irudi bakoitza desegitea eskatzen du, hurrengo irudia sortzeko.
5. Zehar 65: Performance edizioa
Zehar aldizkariaren azken alea iada ikusgai dago bai PDF formatuan Artelekuko webgunean, bai inprimatutako edizioan euskara/ gaztelania eta gaztelania/ ingelesean.
Document Actions
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
naia. (2009, septiembre 21). 373 Boletina. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/373-boletina.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|