381 boletina

- Performance Edizioa Foroa

 

Zehar aldizkariaren 65. alea, Performance Edizioa aitzakitzat hartuta, Foroak  martxan jarraitzen du Artelekuko webgunean. Foroaren koordinatzailea Itziar Okariz da, eta jada bigarren posta idatzi du. Bertan komentarioak, galderak eta iruzkinak egin daitezke.

Foroa gazteleraz aurrera eramango da.

zehar65

 

 

- Ideien Hiri Azoka Foroa

 

Ideien Hiri Azokak Arteleku inguratzen dituen eremuak identifikatu eta beraiei hitza ematea proposatzen du. Inguru horretan magnitude handiko aldaketa urbanistikoak proiektatu dira. Martxan jarraitzen duen Foroak tailerreko parte hartzaileek tresna eta plataforma gisa erabil dezaten balio du. Bertako, herrialdeko zein nazioarteko profesionalak foroan parte hartzea animatzen ditugu.

Foroa gazteleraz aurrera eramango da.

urban market place

 

 

- Ruido y Capitalismo bloga


NOISE & CAPITALISM liburuaren argitalpenarekin aldiberean, izen bereko Bloga martxan jarri da Audiolabetik. Webgune honetan liburuari buruzko informazio guztia dago: idatziak, kritikak, aipamenak, elkatrukez bidalitako idatziak, aurkezpen ekitaldien egutegiak…

ruidoycapitalismo

 

 

 

 

Beste albisteak


 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, noviembre 25). 381 boletina. Retrieved abril 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/381-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License