378 boletina

- Hots#18: Feto e mane

"Hots#18: Feto e Mane" saioa iada webgunean kontsultatu daiteke.

Hots#18



-"Itxaropenaren eta etsipenaren artean" Irakurketa taldea

Koordinazioa: Iñaki Urdanibia

Lekua: Artelekuko mediateka

Ordutegia: 19:00etan

Irakurketak:

Azaroak 5W ou le souvenir d’enfance (W edo haurtzaroko oroitzapenak), Georges Perec
Azaroak 26,  Le rivage des Syrtes  (Syrteetako herbehereak), Julien Gracq
Abenduak 17, Waiting for the Barbarians (Barbaroei itxaroten), J.M. Coetzee
Urtarrilak 10, Godot-i itxaroten, Samuel Beckett

Aurreko saioetan Ernst Jünger, J.M.-G. Le Clézio, Michel Tournier eta Zamiatin bezalako autoreen lanetara hurbilduz  utopia irakurri  baldin badugu , amestutako paradisuak ikusiz edo infernuetara jaitsiz, ez-leku zoragarrien eta ezertarako nahi ez ditugun beste leku haien arteko kulunkada pendulu-mugimendu etengabea da gizakien bizitzan. Dirudienez bidaia horretan egi bihurtzen da esaerak dioena, hau da, zain dagoena beti larri, batzuetan behintzat.

Irakurketa taldea gaztelaniaz aurrera eramango da.

 

Informazio gehiago

urdanibia

 

 

 

- Zakarrontzia astintzen. Hondakinak eta birziklatzea egungo artean

ERAKUSKETA. Koldo Mitxelena Kulturunea. Erakustaretoa

Komisarioa Seve Penelas

Erakusleak: Basurama, Donna Conlon, Mark Dion, Regina José Galindo, Chus García- Fraile, Chris Jordan, Vik Muniz, Ester Partegás, Diet Wiegman

Data: Urriak 29tik urtarrilak 23ra

Ordutegia: Asteartetik larunbatera 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00

Huescako CDANekin batera koproduzitutako erakusketa

1973ko energia-krisia eta mugimendu ekologistaren alarmak izan zirenetik, birziklatzea hondakinen tratamendu selektiboaren ziklo berriei, zein artistak bere lana "birziklatzearen" ideiari ezartzen diogun komodin batean bihurtu da.

Hondakin eta birziklatzearen artean mugitzen da erakusketa. Nazioarteko 9 artisten lanak heuren zaborraren ideia zenbait proposamen tekniko, formal eta kontzeptualen bidez esanguratsuki jorratua izan dira.

Urriak 29 osteguna, 19:00etan. Inaugurazioa KM inguruan. “Rezikletas” kale-ikuskizunean, lau aktore-musikarik perkusio-kontzertu ibiltaria eskaintzen dute birziklatutako eta berrerabilitako materialen bidez guztiz akustikoa den soinua sortuz. 20:00etan, erakusketaren inaugurazioa.

 

Informazio gehiago

basura

 

 

 

 

Beste Albisteak

 

- Grants 2010 Bekak

DEIALDIA

Aurkezteko epea: Azaroak 2tik 13ra

Bilbao Bizkaia Kutxa eta Bilbao Arte Fundazioen bekak.

Deialdi honek edozein diziplinatako proiektu artistikoak, indibidualak edo taldekoak aukeratzea du helburu, 2010 urtean zehar burutzeko. Bekadun proiektuetarako aurreikusten den iraupena gutxienez sei hilabetekoa eta gehienez urte batekoa izango da, datorren urtarriletik aurrera.

Diru-laguntza modalitateak:

- Behin-behineko lagapeneko espazioetarako hamar beka

- Tailerretarako hamar beka

 

Informazio gehiago

bilbaoarte

 

 

- Aurkezpena. Mock-Ups in Close-Up 

IKUS-ENTZUNEZKOEN ETENGABEKO PROIEKZIOA

Data: Urriak 30

Lekua: Cristina Enea. Ingurumen Baliabideen Etxea

Ordutegia: 19:00etan

Aurkezpena zuzendarien eskutik. Gabu Heindl eta Drehli Robnik-ek bilduma eta bere kontzeptua aurkeztuko dute eta solasaldia izango da bertaratuen artean. "Erreala proiektatu. Arkitektura film mintzairak" erakusketaren barne.

Mock-Ups in Close-Up (Maketak lehenengo planoan) trouvé metrajeko bideo-bilduma bat da, zinemako historiaren zortzi hamarkadatik gorakoa, eta bertan arkitektura-maketak dauzkaten eszenak bakarrik agertzen dira. Egun, 1927 eta 2008 artean estreinatutako 110 bat pelikula desberdinen zatiak dauzka. Pelikula horiek guztiek maketak erakusten dituzte, drama-, sinbolo- edo umore helburuetarako irudian agertzen diren arkitektura-maketa batzuk, eta batzuetan helburu zehatzik ere ez dute.

 

Informazio gehiago

Cristina enea

 

 

- AECIDek SICak ireki ditu, espainiako kultura atzerrian sustatzeko laguntzen deialdia

Eskaera epea: Azaroak 4 arte

Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Agentzia Espainiarraren (AECID) Espainiako Kultura Internazionalizatzeko Diru-laguntzak iragarri dira. Luzapen-aurreiritzirik gabe hamabi hilabeteko gehienezko gauzatze-denboraldia duten 2009ko urtarrilak 1etik abenduak 31ra hasitako proiektu edo ekintzei diru-laguntza emango zaie.

Helburua adierazpen kultural desberdinetan espainiar agerpena sustatzea, artista garaikideen sormen-ekintzaren hedapenaren euskarri izatea eta espainiar kultura-industriaren agerpena sustatzea da, egun, kultura, gizarteen garapenerako giltzarrietako bat dela ahaztu gabe.

 

Informazio gehiago

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, octubre 27). 378 boletina. Retrieved mayo 03, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/378-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License