372 boletina1. Mugatxoan 2009. Jarduera irekiak
Mårten Spångberg eta Tor Lindstrandek koordinatutako tailerrarekin batera publiko orokorrari zuzendutako hurrengo jarduera irekiak izango dira:
2. My map is not your map. Jarduera irekiak
Dick Van Dijkek eta José Luis Pajaresek eskainitako tailerrarekin batera publiko orokorrari zuzendutako hurrengo hitzaldi irekiak izango dira: Irailak 21, 18:30etan, José Luis Pajares: "My map is not your map". 19:30etan, Dick Van Dijk: "Out there: connecting people, places and stories". Irailak 22, 19:00etan, Lize Mogel: "Counter-cartographies". Irailak 23, 19:00etan, Fabien Girardin: "People as sensors, people as actors". Irailak 24, 19:00etan, Giles Lane: "Beyond cartography". Irailak 25, 18:00etan, Emaitzen aurkezpena. 20:00etan, Julius von Bismarck. Performancea: "The human reconstruction of space and time".
3. Artea, sareak eta 2.0 ekosistemak
MINTEGIA - TAILERRA Koordinazioa: Pau Alsina Gonbidatuak: Josep Perelló, Raquel Rennó, Eugenio Tisselli, Pau Waelder Parte hartzaileak: 20 Data: Urriak 1etik 31ra Izen-emateko epea: Irailak 23. Zure datu pertsonalak bidali CVa eta motibazio eskutitzarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera Foro birtual eta bertaratzeko bat da hau, jardun artistikoen produkzioaren testuinguruan sareen egitekoa, lan dinamika eta 2.0 ekosistema batekin duen lotura aztertuko dituena. Jardun horiek aztertuko ditugu, eta horiez gain Web 2.0 deritzonaren egitura eta dinamika propioak ere aztertuko ditugu, ikuspuntu filosofiko, sozial, politiko, biologiko, fisiko, ekonomiko eta ekosistemikoetatik.
4. Subjektua eraikitzea kultura digitalean. Erretratua, identitatea eta medio berriak
TAILERRA - HITZALDIA Koordinazioa: José Ramón Esparza Gonbidatuak: Hellen Van Meene, Javier Echevarría Data: Urriak 19tik 22ra Izena emateko epea: Irailak 30. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera. Erretratuaren generoa eta bere bilakaera historikoa estuki lotuta daude norbanakoaren gizarte ikuskerarekin eta nortasuna eraikitzearekin. Errenazimenduan nortasuna, subjektuaren ideia, koloreekin lotzen zen eta ondorioz, egonkortzat eta norbanakoaren izaeraren baitakotzat jotzen zen. XVIII. mendetik aurrera, subkontzientearen existentziaz mintzatzen hasi ziren zientzialariak. Nortasunaren zati bat da subkontzientea, nola funtzionatzen duen ezezaguna zaiguna... Ramón Esparza
5. Ideien Hiri Azoka
TAILERRA Koordinazioa: Cecilia Andersson Data: Urriak 22tik 24ra / Azaroak 19tik 21era / Abenduak 17tik 21era Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara Izena emateko epea: Irailak 30. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera Herritarren parte hartzea susta dezaketen eta Gipuzkoako hiri garapenaren etorkizunari lotutako erabaki-hartze prozesuak bultzatzen duten eredu inklusiboak garatzea da tailer honen atzean dagoen ideia orokorra.
6. MID_E'09. Michel Mallarden Hitzaldia
Eguna: Urriak 8, 19:00etan. Arteleku. Sarrera doan, edukiera mugatua. Ziurta ezazu zure eserlekua contacto@mid-e.com kontaktuan. MID_E Nazioarteko Erakustaldiko zazpigarren edizioak www.mid-e.com, Michel Mallard, zuzendari kreatibo, arte komisario eta argazkilariaren “Misbehavin” hitzaldia eskainiko du bere edukien artean.
7. Zuzeneko animazioko tekniken tailerra (kamera azpian)
Koordinazioa: Isabel Herguera Data: Urriak 13tik 23ra Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30etara Izena emateko epea: Urriak 4. Bidali zure datu pertsonalak eta zure CVa arteleku@gipuzkoa.net helbidera Parte hartzaileak: Gehienez 8 pertsona. Tailerraren helburua da mugimendua eta erritmoa garatzea zuzeneko animazioko teknikak erabilita.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
naia. (2009, septiembre 14). 372 boletina. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/372-boletina.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|