368 boletina

1. Information Kinetics: Egoviz

 

Datorren larunbatean, 22 arratsaldeko 19:00etan, Artelekuko espazio balioaniztunean "INFORMATION KINETICS: EGOVIZ" tailerreko erakusketa inauguratuko da. Emaitzak ikusteko aukera egongo da abuztuak 29a arte.

Aurretik,  12:00etan Manuel Limaren hitzaldia izango da.

Informazio gehiago

Information Kinetics: Egoviz

 

 

 

2. Mugatxoan

 

TAILERRA

Data: Irailak 7etik 16ra

Gonbidatuak: Tor Lindstrand, Mårten Spångberg

Izena emateko epea: Abuztuak 27. Bidali zure datu pertsonalak, motibazio eskutitza eta zure CVa arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Mugatxoan arte proiektu bat da, 1998z geroztik jardunean ari den Entrecuerpos-Mugatxoan Kultur Elkarteak sortua. Euskarazko izenburuak berretsi egiten du gure proiektua espazio itxi bilakatzeko bokaziorik ez duen lurralde kontzeptual batean kokatzeko borondatea, horri esker sormen jardueretako aldaketak barneratu, beste baliabide batzuk asmatu edo ezusteko narrazioak proposatu ahal izango baitugu.

Laboral Escena eta Fundaçao de Serralvesekin elkarlanean garatzen da.

Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko 2 kreditu eskura daitezke.

 

Informazio gehiago

 

mugatxoan

 

 

3. Ertz Jaialdia: Zarata eta Kapitalismoa

 

TAILERRA

Koordinazioa: Mattin Artiach, Xabier Erkizia, Iñigo Telletxea
Data: Irailak 14tik 17ra

Gonbidatuak: Mattin, Howard Slater, Anthony Iles, Emma Hedditch

Izena emateko epea: Irailak 7. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Partehartzaileak: Gehienez 12

ERTZ arte gunea sortzaile talde bat da, Bera herrian sortua arte garaikidearen zenbait alderdi lantzeko helburuz, bereziki izaera esperimentaleko proposamenak. Aurten, bere hamargarren urteurrena dela eta, atzera begirako dokumental bat aurkeztuko du, eta artista gonbidatuen tailerrak eta kontzertuak ere izango dira.  

 

Informazio gehiago

ertz

 

 

 

 

4. My map is not your map

 

 

MINTEGIA - TAILERRA

 

José Luis Pajares- ek koordinatutako tailerra

Gonbidatuak: Dick Van Dijk, Lize Morgel, Fabien Girardin, Giles Lane, Julius von Bismarck

Parte hartzaileak: 12

Izena emateko epea: Irailak 14. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera.

Mintegi honen garapenean kartografia aktiboekin eta lurraldearekin lan egiten duten proiektuak aurkeztuko dira, geokokapena (GPS) bezalako teknologiek arte proiektuak garatzeko dituzten aukerak erakutsiz.

Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke.

 

Informazio gehiago

my map is not your map

 

 

 

5. MID_E´09. PATROIGINTZA SORTZAILEARI BURUZKO LANTEGIA

 

TAILERRA

Egitaraua: 2009ko urriaren 5etik 6ra

Lekua:  Arteleku www.arteleku.net

Izena ematea: Irailak 14a arte. Doan. Gehienez 40 parte-hartzaile. Izena emateko eskaera, eta egitarauari buruzko informazio osoa: contacto@mid-e.com

Julian Robertsek (artista, moda sortzailea eta Londresko Royal College of Arteko ehungintza euskarrien masterraren tutorea) eskainitako tailerra artista eta moda diseinatzaileei zuzenduta dago, eta aztergai izango ditu Substractive Cutting teknika berriztatzaileak eskaintzen dituen aukerak, hau da, ehuna euskarri, sortzeko eta artegintzan erabiltzeko eskaintzen dituenak.

 

Informazio gehiago

mid_e

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, agosto 04). 368 boletina. Retrieved abril 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/368-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License